Berriak eta txostenak

Euskal Lankidetza Publikoaren Atariaren txosten berriak Euskadiko erakunde publiko nagusiek 2023an lagundu dituzten nazioarteko lankidetza-ekimenei buruzko informazioa ematen du

Euskadiko garapenerako lankidetzako erakunde publikoek 1.299 ekimen lagundu zituzten iaz 65 herrialdetan. 83,6 milioi euro bideratu zituzten orotara, Euskadiko 238 GGKEk eta herrialde txiroetako 361 erakundek kudeatu zituztenak. "Euskal lankidetza zenbakitan 2023" txostenean jasota daude zifra horiek, eta txostena Euskal Lankidetza Publikoaren Atarian argitaratuta dago.

Euskal erakunde publikoek 81 milioi euro baino gehiago bideratu zituzten 2022an Hegoko herrialdeetan elkartasun ekimenetara

2022an, garapenerako lankidetzako euskal erakunde publikoek 1.189 ekimen babestu zituzten 68 herrialdetan, baita Euskadin ere. Guztira, 81.3 milioi euro bideratu zituzten, 228 GGKEk eta herrialde pobretuetako 335 erakundek kudeatuta. Zenbaki horien xehetasunak eskuragarri daude Euskal Lankidetza Publikoaren Atarian argitaratu berri den "Euskal Lankidetza Zenbakitan 2022" txostenean.

“Euskal lankidetza zenbakitan 2021” Euskadiko erakunde publiko nagusietatik lagundutako elkartasun-ekimenei buruzko informazioa biltzen du

2021ean, garapenerako lankidetzarako zortzi euskal erakunde publiko nagusiek 1.121 ekimen babestu zituzten 66 herrialdetan, eta horretarako 74,2 milioi euro bideratu ziren 212 erakunderen bidez, gehienak Euskadikoak. Ekimen horietatik, 578 2021ean hasi ziren. Kopuru horiei buruzko xehetasunak argitaratu berri den "Euskal Lankidetza zenbakietan 2021" txostenean aurkitu daitezke, Euskal Lankidetza Publikoaren Atarian eskuragarri. Atariak Eusko Jaurlaritzaren, hiru foru-aldundien, hiru euskal hiriburuetako udalen eta Euskal Fondoaren informazioa biltzen du.

"Euskal lankidetza zenbakitan 2020" txostena argitaratu da

Dokumentuak euskal erakundeek 2020an bultzatu duten garapenerako lankidetzako jardueren ikuspegi bateratu eta harmonizatua eskaintzen du. Aurkeztutako datuek ordaindutako funtsen xehetasuna eta modalitateen, sektoreen eta eremu geografikoen araberako banakapena jasotzen dute. Gizarte eraldaketarako hezkuntzara zuzendutako funtsak ere adierazten dira. Horretaz gain, jardueretan parte hartu duten erakunde bideratzaileen eta tokiko bazkideen banakapena aurkezten da.

Cargando datos...