"Euskal lankidetza zenbakitan 2020" txostena argitaratu da
Dokumentuak euskal erakundeek 2020an bultzatu duten garapenerako lankidetzako jardueren ikuspegi bateratu eta harmonizatua eskaintzen du. Aurkeztutako datuek ordaindutako funtsen xehetasuna eta modalitateen, sektoreen eta eremu geografikoen araberako banakapena jasotzen dute. Gizarte eraldaketarako hezkuntzara zuzendutako funtsak ere adierazten dira. Horretaz gain, jardueretan parte hartu duten erakunde bideratzaileen eta tokiko bazkideen banakapena aurkezten da.
Datuak Euskal Lankidetza Publikoaren Ataritik datoz. Atariak jasotzen ditu ondorengo erakundeek bultzatutako garapenerako lankidetza jarduerak: Eusko Jaurlaritza; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiak; Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteizko udalak; eta Euskal Fondoa - Lankidetzarako Tokiko Euskal Erakundeen Elkartea.
Hegoak Institutuak (UPV/EHU) lagundutako erakundeen arteko ekimen bat da, garapenerako lankidetzaren alorrean gardentasuna, harmonizazioa eta koordinazioa sustatzea helburu duena.
