Lege oharra eta baldintza orokorrak
Orri honetan, Hegoa Instituto de Estudios Sobre el Desarrollo y
Cooperación Internacional-ren web gune honetan eskaintzen dituen edukiak
eta zerbitzuak zein baldintzapean eskaintzen dituen irakur dezakezu. Web
gunearen Erabilera baldintzak dira, eta gunean sartzerakoan onartzen
dituzu.
Gure enpresaren identifikazioa:
Hegoa Instituto de Estudios Sobre el Desarrollo y Cooperación Internacional
C/ Lehendakari Aguirre, 81, Zubiri Etxea, 48015, Bilbao (Bizkaia)
CIF G48242531
Baldintza hauen onarpena
Web orri honetan sartzeak, momentuan agertzen diren ERABILERA
baldintzak ezagutu, ulertu eta onartu egiten dituzula suposatzen du.
Baldintzek aldaketak eduki ditzakete unean-unean dagoen legezko
arautegiaren arabera. Hau dela eta, web orrira sartzen zaren bakoitzean
hauek kontsultatzea eta gure Pribazitate Politika bisitatzea
gomendatzen dizugu.
Datuen lizentzia mota
Web honetako datasetak edo datu-multzoak Creative Commons-en 4.0
Espainiako Aitorpena (CC BY 4.0) lizentziaren babespean daude, kontrakoa
adierazi ezean. Datu-multzoak erabiltzeak, erreproduzitzeak, aldatzeak
edo banatzeak esan nahi du, lizentzia horren arabera, egilea aitortu
behar dela eta Euskal Lankidetza Publikoaren Ataria aipatu behar dela
datu-multzoen iturri gisa, «Jatorria:
http://euskalankidetza.hegoa.ehu.eus», eta argi eta garbi adierazi behar
da aldaketarik egin diren.
Erantzukizuna eta bermea datu-paketeei dagokienez
Euskal Lankidetza Publikoaren Atariak kideek urtero emandako datuetatik
abiatuta aurkezten ditu datuak, eta, beraz, datu horiek behar bezala
kudeatzen saiatu arren, ezin du ziurtatu datu-pakete horien zuzenketa,
eguneratzea edo sarbide iraunkorra, ezta bermerik eman ere. Lankidetza
Publikoaren Atarian sartutako erakundeek edozein unetan gehitu, ezabatu
edo aldatu ahal izango dituzte argitaratutako datu-multzoak eta horiek
erabiltzeko baldintzak. Aldaketa horien berri
http://euskalankidetza.hegoa.ehu.eus helbidean emango da. Erakunde horiek
ez dira erantzule izango datu irekiak erabiltzeak eragin ditzakeen kalte
ekonomiko edo materialengatik.