Sahararrentzako elikadura-segurtasunerako estrategia

Tindufen (Aljeria) errefuxiatuta dauden sahararren elikadura-segurtasunerako estrategia babestea da esku-hartzearen helburua. Elikagaien krisia behin eta berriz gertatzen da kanpamenduetan, eta hainbat arrazoirengatik areagotu egiten da. Proiektua lau emaitzen inguruan egituratzen da. Lehena eta nagusia diruari dagokionez – egoera kalteberenean dauden 133.672 pertsonek ( % 61 emakumeak) jasotzen duten elikagaien oinarrizko saskian laguntzea du helburu –; bigarren emaitza moringaren kontsumoa sustatzeko material didaktikoak egitea izango da, eta hirugarren emaitzarekin, kontsumoa sustatzeko programa bat egingo da. Azkenik, laugarren emaitzarekin, Saharako herriak dieta hobetzeko dituen sorkuntza-ekimenak aurkezten zaizkie euskal herritarrei.

Proiektuaren tokiko bazkideak hauek dira: Saharako Ilargierdi Gorria (partzuergoko burua) eta Saguia El Hamra eta Río de Oroko Gazteen Batasuna (UJSARIO).

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Eusko Jaurlaritza (eLankidetza - Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia) Asociación de Amigos y Amigas de la RASD de Álava/Arabako SEADaren lagunen elkartea 199.993,91 € 2024 Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) 199.993,91 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD), Iparraldeko Afrika
Modalitatea Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Larrialdi-laguntzetarako eta ekintza humanitarioetarako laguntzak (PRE)
Barruko kodea PRE-2024EH-0010
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Asociación de Amigos y Amigas de la RASD de Álava/Arabako SEADaren lagunen elkartea
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea Media Luna Roja Saharaui
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Laguntza Humanitarioa
CRS sailkapenaren araberako sektorea Emergentziazko laguntza eta zerbitzu materialak
ODS Goserik ez
Hasierako eta amaierako urtea 2024 - 2024
Cargando datos...