Akronimoak

CRS:
Creditor Reporting System
ELGA:
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea
GEH:
Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
GLEA:
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
GLB:
Garapenerako Laguntza Batzordea (ELGAren zati)

Erakundeen ataleko eremuen azalpena

Erakundeei buruzko informazioa

Garapenerako lankidetzaz arduratzen den saila
Erakundean garapenerako lankidetzaz arduratzen den saila (Zuzendaritza, Departamentu, Arlo, etab.).
Lankidetza-estrategiak
Erakundearen lankidetza-estrategiak azaltzen dituzten indarrean dauden dokumentuak.
Parte-hartze organoak
Garapenerako lankidetzaren alorrean lan egiten duten eragile sozialen parte-hartzea sustatzeko organoak.
Ebaluazioak
Hala politika publikoen ebaluazioak, erakundeak berak bultzatuak, nola jarduera zehatzen ebaluazioak, eskuarki erakundeak finantzatzen dituenak baina GGKEek bultzatu.
Lankidetza-instrumentuak
Erakunde bakoitzak bere lankidetza-politika bideratzeko darabiltzan prozedura legal, tekniko, administratibo eta finantzarioak. Beren definizio zehatza lankidetza-estrategietan azaldu ohi da.
Diru-laguntzen deialdiak
Esteka honek erakundearen web orrira garamatza, diru-laguntza deialdiei buruzko informazioa dagoen atalera.
Urteko memoriak
Erakundeak garapenerako lankidetzaren alorrean bultzatutako lana azaltzen duten urteroko jardueren memoriak (izan daitezke garaperako lankidetzaz soilik diharduten memoria espezifikoak, zein lankidetza kudeatzen duen sailarenaren zati bat).
Lankidetzan diharduten bestelako departamentu edo sailak
Lankidetzaz arduratzen den sailaz gain, lankidetza-jarduerak bultzatzen dituzten erakundeko bestelako departamentu edo atalak.
Politiken koherentzia
Erakundeak garapenerako politiken koherentziarekiko duen jarrera azaltzen duten dokumentuak, eta koherentzia horren alde hartutako neurriak.
Txosten eta ikerlanak
Garapenerako lankidetzari buruzko erakundeak bultzatutako txosten eta ikerlanak.

Informazio ekonomikoa

Ekitaldian garapenerako lankidetzara bideratutako aurrekontua
Erakundearen ekitaldiko aurrekontutik garapenerako lankidetzarako aurreikusitako zenbatekoa.
Ekitaldian garapenerako lankidetza jarduerentzat agindutakoa guztira
Ekitaldian zehar ebazpen edo antzekoen bidez agindutako guztia, agindutako urte berean zein ondorengoetan ordaindu daitekeena.
Ekitaldian garapenerako lankidetzara bideratutako guztizkoa
Erakundeak ordaindutako guztizkoa, dagokion ekitaldiko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
Erakundearen guztizko aurrekontua ekitaldian
Erakundearen guztizko aurrekontu ez kontsolidatua, dagokion ekitaldian. Foru aldundien kasuan kanpo uzten dira konpromiso instituzionalei dagozkien transferentziak (kupoa, ekarpenak, udalak).
Aurrekontuko sarrerak (lehen bost kapituluak)
Udalen kasuan, erakundearen guztizko aurrekontu ez kontsolidatuko sarreren lehen bost kapituluen batura, sarrera propioak erreferentziatzat harturik.
Aurrekontuen estekak
Erakundearen guztizko aurrekontuak, zein garapenerako lankidetzakoak.

Grafiko eta Analisien deskribapena

Modalitate, bideratze-modu eta lankidetza-instrumentuen araberako ordainketak
Ordaindutako zenbatekoak aurkezten ditu, erakunde finantzatzailea, urtea eta sailkatzeko irizpide bat aukeratuta (Modalitatea, bideratze-modua edo lankidetza-instrumentuen.
Banaketa geografikoa
Garapenerako lankidetza eta Ekintza humanitarioa eta emergentziazkoa modalitateetako funtsen kokapena adierazten du grafikoki, aukeratutako erakunde finantzatzailea eta urtearen arabera.
Aurreikusitakoa eta ordaindutakoa
Erakunde guztien lankidetzako funtsak (aurrekontuetan eta ordainduak) erakusten ditu, aukeratutako urtearen arabera
Biztanleen araberako aurrekontuak
Hiriburu, Lurralde edo Erkidegoak biztanleko bideratzen duen euro kopurua (lankidetzako aurrekontuetan) erakusten du
Erakunde bideratzaile eta tokiko erakundeen araberako ordainketak
Erakunde bideratzaile edo Tokiko erakunde bat aukeratuz, erakunde finantzatzaile guztien ordainketak erakusten ditu.
Sektorearen eta zonalde geografikoaren araberako ordainketak
Ordaindutako zenbatekoak aurkezten ditu, erakunde finantzatzailea, urtea eta sailkatzeko irizpide bat aukeratuta (DAC sektorea edo zonalde geografikoa)
Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzara bideratutako ordainketak
Ordaindutako zenbatekoak aurkezten ditu, erakunde finantzatzailea, urtea eta sailkatzeko irizpide bat aukeratuta (Jarduera-esparru eta esku-hartze estrategia) Gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektutan.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Nazio Batuen Erakundeko (NBE) biltzar orokorrak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuen 2015eko irailean: pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza bat da, bake unibertsala eta justiziarako sarbidea ere indartu nahi duena. Agenda honetan garapen jasangarrirako 17 helburu (GJH) zehazten dira eta, hauekin bat, 169 helmuga 2030 urterako.

Proiektuen ataleko eremuen azalpena

Urtea
Iragazkian urte bat aukeratzean, ekitaldi horretako uneren batean (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean) indarrean egon diren proiektuak erakusten dira.
Aginduak (Agindutako ordainketen urtea)
Iragazkian urteren bat aukeratzean, urte horietan funtsen konpromisoak dituzten proiektuak erakusten dira.
Ordainketak (Egindako ordaineten urtea)
Iragazkian urteren bat aukeratzean, urte horietan funtsen ordainketak dituzten proiektuak erakusten dira.
Hitza(k) izenburuan
Izenburuaren arabera bilatzean, hitz horiek izenburuaren parte duten proiektuak erakusten dira.
Hitza(k) deskribapenean
Deskribapenaren arabera bilatzean, hitz horiek deskribapenaren parte duten proiektuak erakusten dira.
Erakunde finantzatzailea
Jarduerarentzat dirua ematen duen erakundea.
Erakunde bideratzailea
Dirua kudeatzen duen erakundea, bere kabuz edo tokiko erakunde baten bitartez jarduera aurrera eramateko
Agindutakoa guztira
Ebazpen edo antzekoen bidez agindutako zenbatekoa, agindutako urte berean zein ondorengoetan ordaindu daitekeena.
Ordaindutako zenbatekoa
Akzioa burutzeko dagokion ekitaldiko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean ordaindutakoa.
Zonalde geografikoa
Jarduera burutzen den herrialde edo lurraldea (eskualdea) parte den zonalde geografikoa.
Herrialdea
Jarduera burutzen den herrialdea. Hainbat kasutan, jarduera ez da herrialde batean burutzen, baizik eta hainbat herrialde barne hartzen dituen zonalde batean, edo ezin zehaztuzko batean.
Modalitatea
Balio posibleak:
  • Garapenerako lankidetza
  • Gizarte eraldaketarako hezkuntza
  • Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa
  • Administrazioa eta kudeaketa
  • Sektorea indartzeko jarduerak eta bestelakoak
  • Planifikazioa eta ebaluazioa
Iragazkian modalitateren bat aukeratzean, aukeratutako edozein modalitatea duten proiektuak erakusten dira.
DAC sailkapenaren araberako instrumentua
DAC (OECDko Garapenerako Lankidetza Batzordea) sailkapen estandarraren arabera jarduerari dagokion lankidetza-instrumentua. 17 balio posible ditu, 7 kategoriatan sailka daitezkeenak.
Barruko kodea
Erakundeek jarduerak identifikatzeko erabiltzen dituzten kode edo erreferentziak, jarduera bakoitzeko bana.
Bideratze-modua
  • Administrazio beraren ekintzak: Administrazioak bultzatutako jarduerak, bai Euskadin burutzen dituztenak zein nazioarteko lankidetzakoak.
  • Deialditik kanpo bitartekoen bidezko diru-laguntzak: hitzarmenak eta antzeko bestelako laguntzak.
  • Deialdi bidez bitartekoen bidezko diru-laguntzak: deialdi publiko eta ebazpen baten bitartez diruz laguntzen diren jarduerak.
  • Euskal Fondoari ekarpenak: Euskal Fondoari emandako diru-laguntzak, jarduera zehatz bati esleitu gabe.
  • Bestelakoak: aurreko kategorietan lekurik ez duten kasu bereziak.
Erakunde bideratzaile mota
dirua jaso eta jarduera aurrera eramateaz arduratzen den erakundearen ezaugarriak, DAC (OECDko Garapenerako Lankidetza Batzordea) sailkapen estandarraren arabera. 27 balio posible ditu, 7 kategoriatan sailka daitezkeenak
Tokiko erakundea
Dirua jaso eta dagokion herrialdean jarduera exekutatzen duen tokiko erakundea.
Tokiko erakunde mota
Info @ODk darabilen tokiko erakundeen sailkapena, hiru motako erakundeak bereizten dituena: tokiko GKEa, tokiko erakunde publikoa eta bestelako tokiko erakunde pribatuak.
DAC sailkapenaren araberako sektorea
Jarduera-sektoreen kode bidezko sailkapen normalizatua da, DACen (OECDko Garapenerako Lankidetza Batzordea) arabera. Bakoitzari 3 zifradun zenbakia esleitzen diona.
CRS sailkapenaren araberako sektorea
DACen (OECDko Garapenerako Lankidetza Batzordea) arabera jarduera-sektoreen kode bidezko sailkapen normalizatua da, bakoitzari 5 zifradun zenbakia esleitzen diona..
Garapen Jasangarrirako Helburuak
Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren 17 helburu globalen artean, proiektu bakoitzera hobekien egokitzen den helburu bakarra definitzen da.
Hasierako eta amaierako urtea
Hasi eta bukatzeko aurreikusitako datak.
Esku-hartze estrategia (Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako proiektuetan)
  • Eragin politikoa: Herritarren mobilizazio kanpainen, salaketen, jarraipenen, parte-hartzearen eta nazioarteko foroetako hedapenaren bidez, politiketara, instituzioetara zein gizartera itzuliko diren lan prozesuak. Esparru honetan, ekintza hauek, gatazkei, liskarrei eta gizarte eta politiketako proposamenei garrantzia ematea dute helburu; honela, proposamen hauek atzean utz ez daitezen eta bide batez, erakundeen arteko elkartasuna indartu, sareak sortu eta gai zehatzen inguruan konpromiso politikoak hartzea sustatu.
  • Berrikuntza: Teknologia berritzaileen, irrati zein telebista programen edota ekoizpen kulturalen bidez helaraz daitezkeen eta xede-taldeetara zuzenduko diren material pedagogiko berritzaileak sortu, mundu mailako disparekotasunen arrazoietan eta lurraldeen arteko elkarrekiko menpekotasunaren gaian sakontzeko.
  • Ikerketa: Osagarriak diren hiru eremu zehaztu dira ikerketarako: alde batetik, etorkizuneko lanetan, diagnosi parte-hartzailean eta gizarte eraldatzailerako hezkuntzan eman diren esperientzien sistematizazioa; bestalde, pedagogia aktibo eta kritiko baterako metodologia eta tresnen inguruko lan eta ekarpenak; eta gainera, tokiko eremuen eta eremu globalaren arteko erlazioan oinarritutako lanak, honek egunerokotasunean izan dezakeen eragina, eta baita herritarren erabaki soziopolitikoekiko duen erlazioa ere.
  • Prestakuntza: Jarduera zuzentzen den kolektiboen beharrizanetara egokitutako prestakuntza, eta lantzen diren gaien inguruko jakintza duten lagunen parte-hartzearen sustapena, bereziki txirotuak izan diren lurraldeetatik datozen lagunena eta errealitate desberdinen inguruko testigantza konta dezaketenena. Bidezkoagoa den garapena lortzeko eta gizarteko esparru desberdinetara zuzendutako prestakuntza tailer eta ikastaroak ere barneratzen dira, zeinak lan egiteko moduan oinarrituriko diren. Gainera, gai hauek guztiak hezkuntza curriculumetan, eta hezkuntza ez formala sustatzen duten lantaldeen programetan sartzea ere sustatuko da.
  • Sentsibilizazioa: hainbat errealitate eta gai ezagutarazteko, debateak sustatzeko, indarrak bateratzeko, eta besteak beste, erakundeen arteko sinergiak sortu eta herritarren ekintzak mobilizatzeko hitzaldiak, jardunaldiak, bilguneak, kongresuak, informazio kanpainak, erakusketak, eta abar.
  • Komunikazioa: Gizartean eraldaketa sortzeko, ohiko komunikabideak, komunikabide alternatiboak edota sare sozialak erabiltzea mezu zehatzak zabaltzeko.
Jarduera-esparrua (Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako proiektuetan)
  • Hezkuntza formala: hezkuntza-administrazioak araututako curriculuma irakasteko ofizialki aintzatetsitako hezkuntza-erakundeetan ematen den ikasketa prozesua, zeinak aukera ematen duen titulazio edo ziurtagiri ofizial eta homologatuak lortzeko.
  • Hezkuntza ez formala: formakuntza-helburu esplizituen arabera espezifikoki diseinaturiko ikasketa prozesua. Ez dago zuzendua hezkuntza sistema arautuko titulazio propioen eskaintzara. Instituzionalizatu gabeko garapenerako hezkuntza izan arren, antolatuta dago, egituratuta eta helburu-talde identifikagarriei zuzendua da.
  • Hezkuntza informala: ikasketa prozesu jarrai eta berezkoa, esparru formal eta ez formalaren akzio-eremua bikoizten duena. Hala ere, hezkuntza sistemak aintzatetsi egiten du eta bere ikaskuntzen parte bezala erabili. Hezkuntza informala, aurrekoak ez bezala, ez da ikuspegi pedagogikoarekin burutzen, baina hezi egiten du; sortzen dituen ikasketak, zeinaren gehiengoa ez baiten hezkuntza-estrategia jakin baten ondoriozkoa, giza kontaktuzko eguneroko egoerek baldintzatzen dituzte: ohiko hezkuntzaren espazioetatik at ematen diren esperientziak dira. Esparru honek barne hartzen du komunikabide masiboen bidez burututako jarduera oro (Internet, prentsa, irratia, telebista).
Cargando datos...