Sikate larriak jotako familien biziraupena bermatzeko babesa eta larrialdiko laguntza
Proiektuaren helburua da biziraupeneko ekoizpen-jarduera (amuarrainak haztea) eta edateko ura berreskuratzeko beharrezkoak diren input direlakoak eskuratzea, eta lehorte larriaren ondorioz, elikagaiez hornitzeko iturri bakarra galdu zuten 60 familiako emakumeei eta gizonei laguntza psikoemozionala ematea.
Lehen emaitza: 128 emakumek eta 112 gizonezkok, kaiola flotagarrietan hazitako amuarrainen uzta galdu zuten 60 familiakoak, arrainkumeak sartu dituzte berriro horien biziraupena bermatzeko elikagaiak dituzte, eta edateko ura ere eskura dezakete.
Bigarren emaitza: 128 emakumek eta 112 gizonek, kaltetutako 60 familietako kideek, hondamendi osteko laguntza psikologikoa eta beharrezko laguntza jaso dute, euren sufrimendua arintzeko.
210.000 amuarrain-kume erosiko dira, eta 60 familia horien artean banatuko dira (3.500 arrainkume familia bakoitzeko), eta arrainkumeak hazteko 5 hilabeterako janari paletizatua. Horrela, haien hazkundea eta biziraupena bermatuko da. Guztira, 52,5 tona amuarrain ekoitziko dira kanpaina bakoitzean. Ondasunak kaltetutako 60 familien artean banatuko dira, hainbat jardunalditan. Arrainkumeak ganbera oxigenatuak erabiliz banatuko dira, eta zuzenean emango dira ur sakonetako kaiola flotatzaileen kokaleku berrietan. Arrainkumeentzako janaria, berriz, onuradunak bizi diren uharte flotatzaileetan entregatuko dira. Banaketa egiteko, Ccapi-Los Uros amuarrainen hazleen elkarteko boluntarioen 2 brigadaren laguntza baliatuko da, CODENETek koordinatuta, tokiko agintariekin batera. Kaltetutako familien errolda xehatu egingo da, kideak sexuaren eta adin-taldeen arabera erregistratuta, eta laguntza jasotzean sinatuko da, laguntza hori zuzenean kaltetutako biztanleengana iritsi dela egiaztatzeko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Bilboko Udala | Asociación Organización no Gubernamental Huancavelicaren Lagunak | 23.632,57 € | 2023 | Peru | 23.632,57 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Peru,
Hego Amerika |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Laguntza eta ekintza humanitariorako diru-laguntzen deialdia |
Barruko kodea | 2023-AHyE-1301/1 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Organización no Gubernamental Huancavelicaren Lagunak (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Red Andina de Desarrollo y Corresponsabilidad (CODENET) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emergentziazko laguntza eta zerbitzu materialak |
ODS | Goserik ez |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |