Hezkuntza inklusiboa eta ongizate osoa emakume, neska eta aniztasun funtzionala duten adingabeentzat
Proiektuaren helburua da Nyarugusu eta Nduta iheslari-esparruetan bizi diren pertsonen ongizatea hobetzea, bi ardatz nagusiren bidez: (1) larrialdi-egoeran, kalitatezko hezkuntza inklusiborako sarbidea hobetzea, batez ere dibertsitate funtzionala duten neskentzat eta adingabeentzat, eta (2) iheslari kalteberenen saneamendu- eta ongizate-maila hobetzea, batik bat, emakumeena. Josulagunen Iheslarientzako Zerbitzua (JRS) Tanzanian garatzen ari den proposamen zabalago baten atala da, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (GLEA) eta Alemaniako Kanpo Arazoetarako Ministerio Federalak (GFFO, ingelesezko laburtzapena aintzat hartuta) jarritako funtsak erabiliz. Horren helburua da larrialdi-egoeran daudenen kalitatezko hezkuntza inklusiboari heltzeko aukera hobetzea eta iheslarientzako bizitza duinagoa sustatzea, bereziki, aniztasun funtzionala duten emakumeentzat, neskentzat eta adingabeentzat, Nduta eta Nyarugusu (Tanzania) esparruetan.
Orain arte, Tanzaniako JRSren lan gehiena aipaturiko bi kanpamentu horietan bizi diren Burundiko iheslariei laguntza ematea izan da (aurreko idatz-zatian esandako bi finantzaketek Burundiko iheslariak dituzte esku-hartzearen onuradun nagusi). Egoera horren iturria da, hainbat hamarkadatan, Laku Handietako eskualdean jazo diren politiko eta etniko etengabeak; hori horrela, herrialdera orain arte iritsi diren iheslari gehienak Burunditik etorri dira, 2015etik aurrera. JRSk Burundiko iheslariei laguntzeko baliabideak ditu gaur egun, baina baliabide eskasia dauka Kongoko Errepublika Demokratikotik datozen gero eta iheslari gehiagori, populazio horren beharrak ere gero eta handiagoak baitira.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Bilboko Udala | Fundación Alboan | 10.557,03 € | 2023 | Tanzania | 10.557,03 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Tanzania,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Laguntza eta ekintza humanitariorako diru-laguntzen deialdia |
Barruko kodea | 2023-AHyE-1300/1 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Alboan (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Servicio Jesuita a Refugiados. JRS - Tanzania (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Berreraikuntzarako eta birgaitzerako laguntza |
ODS | Kalitatezko hezkuntza |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |