Txadeko iheslarientzako kanpamentuetan bizi diren Sudango herritarrak babestea eta kalitatezko osasun-zerbitzuak ematea
Proiektua ACNURrek Txaden daukan programari atxikitzen zaio, Sudango eta Txadeko iheslarientzako babesa bermatzeko, batez ere, COVID-19ak sorrarazitako pandemiaren ostean. Xede-biztanleria horrek (batez ere, haurdun dauden emakumeak, bularreko umeak dituztenak, ugaltzeko adinean dauden emakumeak eta 5 urtetik beherakoak) osasun-laguntza egokia eta kalitatezkoa jasotzeko aukera izan dezan, proiektuak bermatu egingo du osasun-zentroetan oinarrizko zerbitzuen funtzionamendua Txad ekialdeko 7 eremutan; horretarako, sendagaiak eta hornidurak emango dizkie, osasun-langileak eta osasun-eragile komunitarioak indartu eta trebatuko ditu, eta osasuna eta higienea sustatzeko sentsibilizazio-kanpainak egingo ditu.
Proiektua esparru hauetan garatuko da: Goz Amir, Djabal, Farchana, Treguine, Bredjing, Gaga eta Koucha Moura kanpamentuetan, Txadeko ekialdean, Sudango mugan, eta mesede egingo die, era berean, eremu horietan bizi diren eta osasun-zentroetako erabiltzaile diren Txadeko biztanleei. Osasun Ministerioak ez ditu instalazio horiek babesten, desertifikazioak eta klima-aldaketak eragin handia duten herrialdeko eremu batean daudelarik. Muturreko tenperaturak izaten dituzte urteko aldi jakin batzuetan, eta hauts-kantitate handia izaten da giroan. Horrek arnasketa-infekzio akutuak izateko arriskua areagotzen du, eta gaixotasun kronikoak okerrarazten ditu, hala nola diabetesa edo gaixotasun kardiobaskularrak. Horri gehitu behar zaio esparru batzuetan, hala nola Farchanan edo Treguinen, ez direla iristen pertsonako eta eguneko 15 litro ur edukitzera, horixe izan arren larrialdi-estandarrak ezartzen duen kopurua; eremu horietan, hurrenez hurren, 7 eta 12 litro ur dute egunean pertsona bakoitzeko. Ur falta horrek izugarri zailtzen du gaixotasunak prebenitzeko higiene-ohitura egokirik izatea. Bestalde, eremu horietako biztanleriak 17 urte daramatza batez beste eremu horietan bizitzen, ireki berri den Koucha Mouran izan ezik, Darfurreko etxeetara baldintza seguru eta duinetan itzultzea eragozten dien etengabeko ezegonkortasunaren ondorioz.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Bilboko Udala | España con ACNUR | 35.000,00 € | 2023 | Txad | 35.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Txad,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Laguntza eta ekintza humanitariorako diru-laguntzen deialdia |
Barruko kodea | 2023-AHyE-1297/1 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
España con ACNUR (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
ACNUR-Oficina del Alto Comisionado de las Naciones Unidas para los Refugiados en Chad (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Oinarrizko osasun zerbitzuak emergentziatan |
ODS | Osasuna eta ongizatea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2023 |