Krisi humanitarioa Nigerren
Proposamenak 2023ko martxoan egindako partaidetza-diagnostikoaren ondorio nagusiak jasotzen ditu eta horiei erantzuten. Izan ere, diagnostikoak berretsi zuen beharrezkoa eta garrantzitsua dela emakumeak eta haurrak indarkerietatik babesteko eskubidea bermatzeko lanean jarraitzea. Nigerren bizi diren iheslari, lekualdatu edo itzulitako populazioetan eskubide horiek etengabe urratzen ari direnez, behar-beharrezkoa da gizatalde horiei eskaintzen zaien arreta ematen jarraitzea, oinarrizko premiei erantzuteko helburuz. Proiektuak jarraipena ematen dio, 2021ean, Tillabéri eskualdeko Ouallam komunan hasitako lanari, identifikatutako arazoen ertz askotako izaerari eta emakumeen eskubideen urraketaren eta haurren eskubideen urraketaren artean dagoen lotura handiari erantzuteko aukera ematen duen komunitate-ikuspegiari oraturik lan eginda. Duintasun-sortak erosi eta banatu dira, ondoko gaiek osatuta: oihalezko 3 eskuoihal, 1 xaboi-kaxa, 2 bularretako, 12 kulero, estalkidun ontzi bat, artilezko manta bat, zapi bat, zapata pare bat, pomadadun 4 ontzi, kotoi hidrofilikozko 5 disko, 2 xaboi likido eta lixiba. Produktu horien garrantzia emakumeen eskaeran eta Generoan Oinarrituriko Indarkeriaren azpi-klusterrean ezarritako protokoloan oinarritzen da.
Jarduerak gauzatzeko eta sortak osatzea dela eta, gaur egun herrialdearen gainean dauden zehapenen ondorioz, esan beharra dago horniduren ezegonkortasun handia dagoela merkatuan, eta sortetako produktu espezifikoak ezin dira zehaztu. Hortaz, edukia merkatuko eskuragarritasunaren eta xede-biztanleriaren beharren arabera egokitu egiten da. Beste alde batetik, honako hauek osatzen dituzte umeentzako sortak: umeentzako arropa eta higiene-produktuak, jaioberrientzako saskiko gaiak eta elikagai-sortak.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Bilboko Udala | Asamblea de Cooperación Por la Paz | 28.000,00 € | 2023 | Niger | 28.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Niger,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Laguntza eta ekintza humanitariorako diru-laguntzen deialdia |
Barruko kodea | 2023-AHyE-1296/1 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asamblea de Cooperación Por la Paz (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Association pour le secourse aux population vulnérables (DIKO) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emergentziazko laguntza eta zerbitzu materialak |
ODS | Genero berdintasuna |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |