Emakumeen osasuna eta genero berdintasuna sustatzeko komunikazioa eta kultura

Proiektua herrialdearen ipar-mendebaldeko Ndiebène-Gandiol barrutian garatzen ari da. 29 herrixkek osatzen dute barrutia, Saint Louis Eskualdean. Gutxi gorabehera 22.119 lagun bizi dira barruti horretan (% 55 emakumeak). Senegalek 55,2 puntu lortu zituen 2022ko Garapen Jasangarrirako Helburuetako Genero Indizean, eta ia bost puntu gehiago jaso bazituen ere 2015ean kalkulatutako indizearen aldean, genero ikuspegiaren arloan oso indize apalak dituzten herrialdeen artean jarraitzen du Senegalek. Senegalgo gobernuak agerian utzi du ekintza publikoetan genero arlokoak txertatzeko borondate politikoa duela; halere, politika publikoek ez dute genero ikuspegia aintzat hartzen, eta horri kultura patriarkal matxista gehituta, emakumeek eta neskatoek zailtasun handiak dauzkate heziketa jasotzeko eta osasun zentroetan eta enpleguan sarbidea izateko, eta gainera, haien garapenerako kaltegarriak diren praktika tradizionalen biktima dira, hala nola mutilazio genitalen, haurdunaldi goiztiarren eta bortxazko ezkontzen biktima. Gandiolen osasun zentro bakarra dago, baina ez du beharreko azpiegiturarik eta baliabiderik (ez dago osasun arloko langile espezializaturik, diagnostikoak egiteko ekiporik, etab.) oro har herritarrak artatzeko eta, bereziki, emakumeak artatzeko osasun sexualaren alorrean eta, bereziki, ugalketaren alorrean. Beste ondorio batzuen artean, esan beharra dago amen heriotza tasa (100.000 erditzetatik 320) eta haurrena (1000 jaiotzetatik 55) oso handia dela. Bestalde, biztanleriaren % 44 pobrezian bizi da oraindik ere, eta lurrak gazitu egin dira Gandiolen, lur horiek landuak izateko gaitasuna guztiz mugatu delarik. Horrek migrazio prozesu handi bat eragin du, eta emakume asko etxeko buru bihurtu dira (familien % 31n). Hori dela eta, diru sarrerak sortzen dituzten produkzio rolak bereganatzeko beharrak gora egin du emakumeen artean. Eraikuntza eta abeltzaintza dira aukera ekonomiko handieneko sektore produktiboak, eta bioeraikuntza da duela urte batzuetatik hona garatzen ari diren teknika, emakumeekin batera eta emakumeak enplegatuak izateko edo ekiteko alternatiba gisa prestatzeko lanbide gisa. Testuinguru horretan, proiektuaren helburua da Gandioleko emakumeen enplegua eta ongizatea sustatzea eta komunitatearen aurrean haiei balioa ematea, Aminata Kultur Zentroan haien nortasun kulturala, osasuna, ongizatea eta ingurumen iraunkortasuna sustatuz.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia KCD, Kultura, Communication y Desarrollo 100.000,00 € 2023 Senegal 48.538,80 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Senegal, Saharaz Hegoaldeko Afrika
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Afrikan garapen proeiktuak burutzeko dirulaguntzak
Barruko kodea 2023-LANA-10
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea KCD, Kultura, Communication y Desarrollo
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea Hahatay Son Risas de Gandiol
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Gobernua eta gizarte zibila
CRS sailkapenaren araberako sektorea Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka
ODS Genero berdintasuna
Hasierako eta amaierako urtea 2023 - 2024
Cargando datos...