Desgaitasuna duten pertsonen sareak eta elkarteak indartzea
Proiektua Inhambane probintziako izen bereko udalerrian garatzen ari da, Mozambikeren hegoaldean. Udalerrian gutxi gorabehera 82.119 lagun bizi dira, horietatik % 38 15 urtetik beherako adingabeak dira, eta % 54 neskatoak edo emakumeak. Mozambiken, 39.800 haur inguruk (2017ko azken Errolda Nazionalaren arabera) desgaitasunen bat dute, eta horietatik % 35,6 baizik ez daude eskolatuak. “Desgaitasuna duten Pertsonen Prebalentzia Inhambane Udalerrian” azterlanak, proiektuaren esku hartzearen xedeko udalerria baita Inhambane, biztanleen % 7k nolabaiteko desgaitasuna duela kalkulatzen du. Pertsona horiek egiturazko indarkeria maila handia jasaten dute tratu diskriminatzailea jasotzen dutelako, beren oinarrizko eskubideak ukatzen zaizkielako eta gizarte segregazioa gertatzen delako; izan ere, laguntzeko mekanismoei eta erakundeei buruzko baliabiderik eta ezagutzarik ez dutenez, bakardadean eta beren komunitateetatik aparte bizitzera kondenatuta daude. Era berean, % 3,6k, indarkeria fisikoa pairatzeko aukera handiagoa du, eta % 2,9k indarkeria sexuala nozitzeko aukera. Proiektu honen ardatza da, indarkeriarik gabeko bizitzarako eskubidearekin batera, desgaitasuna duten pertsonen hezkuntzarako eskubidea, zeina Hezkuntza Inklusiborako eta Haur Ezinduen Garapenerako 2020-2029 Estrategiaren barruan kokatzen baita. Estrategia hori Hezkuntza Ministerioak landu du, eta burura eraman ahal izateko, baditu erronka batzuk gainditu beharra, hala nola: i) oztopo arkitektonikoak, ii) ez dago hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleen integrazioa errazteko gaitasuna duten nahikoa irakaslerik, iii) ez dago material didaktiko egokirik, eta ondorioz, zaildu egiten da horien parte hartzea eta eskolaratzea, iv) ez dago ebaluazio prozesu egokiturik. Horretatik guztitik ondorioztatzen da ikastetxeak ez direla inklusiboak, eta beraz, oso eragin negatiboa duela desgaitasunen bat duten pertsonen garapenean haurtzarotik hasita. Beraz, proiektuaren helburua da baldintzak hobetzea desgaitasunen bat duten haurrek heziketa inklusiboa eta kalitatezkoa izan dezaten, indarkeriarik gabeko ingurunean.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Arquitectura Sin Fronteras España (ASFE) | 99.927,21 € | 2023 | Mozambike | 48.503,47 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Mozambike,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Afrikan garapen proeiktuak burutzeko dirulaguntzak |
Barruko kodea | 2023-LANA-05 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Arquitectura Sin Fronteras España (ASFE) (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Dirección Provincial de Educación y Desarrollo Humano de Inhambane (DPEDH-I) (Tokiko Publikoa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Hezkuntza |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Hezkuntza-politika eta administrazio-kudeaketa |
ODS | Desberdintasunak murriztea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2025 |