Guatemalako emakume nekazari Maia Kekchíen ahalduntze ekonomiko eta politikoa
Zona Reinan pobrezia eta bazterketa-mailak altuak dira. Biztanle gehienak nekazariak dira, Maia Kechkíen herrikoak. Egoera horrek eragin handiagoa du emakumeengan.
Proiektu honen bidez, emakume nekazarien talde bat ahalduntzea lortu nahi da, autonomia ekonomikorako eta beren eskubideak galdatzeko parte-hartze politikorako gaitasunak indartuz, Maia Kekchí kulturaren balio eta praktiken esparruan.
Helburu hori lortzeko, bi elementu beharko dira, elkarren osagarriak: ekoizpen agroekologikorako prestakuntza-prozesu bat, elikadura-burujabetzan eta maien kulturan oinarritua; horrek aukera emango die emakumeei beren egoera ekonomikoa eta beren familiena hobetzeko.
Bestetik, prestakuntza politikoko prozesu bati esker, emakumeek −baita emakumez eta gizonez osatutako buruzagi komunitarioen talde batek ere−, politikan eragiteko, lurraldea defendatzeko eta emakume eta indigena gisa dituzten eskubideak galdatzeko dituzten gaitasunek indarra hartuko dute.
Bi prozesuak, batez ere, Maia Kekchí hizkuntzan egingo dira.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Fundación PROYDE-PROEGA Promoción y Desarrollo-Promozioa eta Garapena tercer Mundo | 47.810,58 € | 2020 | Guatemala | 33.467,41 € |
2021 | Guatemala | 14.343,17 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Guatemala,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat |
Barruko kodea | COO2020-1594/1 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación PROYDE-PROEGA Promoción y Desarrollo-Promozioa eta Garapena tercer Mundo (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Proyecto de Desarrollo Santiago (PRODESSA) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka |
Hasierako eta amaierako urtea | 2020 - 2022 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Guatemalako emakume nekazari Maia Kekchíen ahalduntze ekonomiko eta politikoa |