Emakume nerabeen informazioa eta heziketa.
Proiektuaren esku hartze area Victoria lakuaren probintzia izango da, Mwanza eskualdean, zeina Victoria lakuaren hegoaldeko eta mendebaldeko kostan kokatzen den, Tanzaniako iparraldean. Esku hartzea Ilema eta Nyamagana barrutietan izango da. Nyamagan, Igogo eta Buhongwa azpibarrutietan egingo da lan; Ileman, aldiz, Kayenze, Sangabuye, Buswelu, Bugogwa eta Ilemela azpi-barrutietan.
Proiektuaren xede nagusia da neskak ahalduntzea arlo sozialean eta ekonomikoan, hala, gai izan daitezen beren burua babesteko diskriminazioaren eta giza, ugalketa- eta genero-eskubideak urratzen dituzten jardueren aurka. Eskura dituzten aukeren bidez lortutako informazioari esker, lortu nahi da neska horiek aktiboki jardutea ugalketa eta ekoizpen jardueretan, eta horrek osasun eta ongizate sozial hobea ekartzea. Proiektuaren onuradunak 10-24 adin tarteko 60 neska izango dira.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Derandein Fundazioa | 20.000,00 € | 2018 | Tanzania | 20.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Tanzania,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Herrialde pobretuetan herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematea xede duten ekimen puntualak |
Barruko kodea | 2018-PUNL-12 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Derandein Fundazioa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak) |
Tokiko erakundea |
Enhancing Access to health for poverty reduction - EAHP (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Azpiegitura eta zerbitzu sozialak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Familia-plangintza |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Emakume nerabeen informazioa eta heziketa. |