Erasoak jasan dituzten emakumeen formazio eta garapenerako lankidetza.
Sheroes izeneko kafetegiak Indian sortu ziren 2014an, azidoak erasandako emakumeei irteera sozioekonomiko bat eman beharrari erantzuteko helburuz. Lehena Agra hirian ireki zuten, eta, ekimenaren bidez, bertan lanean hasi ziren biktimek autonomia ekonomiko nahikoa lortu zuten beren bizi proiektuak berreraikitzeko.
Chhanv Foundation fundazioa da Sheroes Haungout proiektuaren sortzailea. Proiektuak Uttar Pradesh estatuko hainbat hiritako zenbait kafetegik osatzen dute, eta bertan, azidoen erasoetatik bizirik irten diren emakumeek egiten dute lan. Erakunde eskatzaileak egindako bisita baten ondoren, 2017an emakume horien gabeziak egiaztatu ziren. Jasandako erasoen eraginez, ez dute ikasteko aukerarik izan. Nahiz eta negozio bat gidatzen duten eta horrek independentzia ekonomikoa ematen dien, ez dute prestakuntzarik negozioaren kudeaketaren eta bezeroekiko arretaren inguruan. Horrez gain, dituzten bezero gehienak atzerritarrak dira, eta ingelesez aritzea dute haiekin harremanetan jartzeko modu bakarra. Kafetegietako langileek ez dakite ingelesez, eta hori arazo bat da bezeroekin komunikatzeko. Arazo horiek konpontze aldera, prestakuntza tailerrak abiaraziko dira, eta haien bidez, ingelesaren ingurukoa ez ezik, bezeroaren arretaren inguruko jakintza ere helaraziko zaie.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Bekoz Beko, Asociación contra la violencia doméstica y por la igualdad de género | 18.350,00 € | 2018 | India | 18.350,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
India,
Hegoaldeko Asia |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Herrialde pobretuetan herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematea xede duten ekimen puntualak |
Barruko kodea | 2018-PUNL-05 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Bekoz Beko, Asociación contra la violencia doméstica y por la igualdad de género (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Chhanv Foundation (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Erasoak jasan dituzten emakumeen formazio eta garapenerako lankidetza. |