Genero indarkeria jasandako emakumeen arreta integrala (Peru)
Loretoko departamendua Peruko ipar-mendebaldean kokatuta dago, Amazoniako eskualdean, eta herrialdeko departamendurik handiena ez ezik nazioarteko muga gehien dituena da. Bere kokapen estrategikoaren ondorioz, etnia dibertsitate handiena duen herrialdeko lurralde indigenetako bat izaten jarraitzen du.
Genero indarkeria arazo handi bat da Peru osoan. Landa eremuetan, indarkeriako gertaeren larritasun objektiboari gehitu behar zaio, estaldura nahikorik ez izatea biktimentzako zerbitzuetan, indarkeriako jokabideak onartzen dituen giro soziala, eta agintarien sentsibilizazio eskasa neurri zuzentzaileak ezartzeko.
Duela bi urteko aurreko fasearen estrategiarekin jarraituz (zeinetarako batu baitziren Gipuzkoako eta Bizkaiko foru aldundien baliabideak), proposamen berri honetan lan eredu bateratu bat finkatu nahi da, Iquitoseko eremu marjinaleko genero indarkeriaren arrazoiak eta ondorioak murrizteko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Zabalketa de Cooperación y Desarrollo | 119.999,32 € | 2018 | Peru | 58.534,62 € |
2019 | Peru | 61.464,70 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Peru,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2018-LANK-01 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Zabalketa de Cooperación y Desarrollo (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Cáritas Iquitos (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2020 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Genero indarkeria jasandako emakumeen arreta integrala (Peru) |