Sabores – zaporeak – chiosetik kanpo
2016ko urtarrilean Intxaurrondotik Wukrora Elkartearen fundatzaileak, Siriako krisialdiarekin eta horrek Grezian dituen ondorioekin zeharo kezkaturik, Chios uhartera joan ziren, eta bertan ikusi ahal izan zuten lagundu zezaketela, janari osasungarri eta orekatua emanez uharte horretan errefuxiatutako biztanleria siriarrari.
Funts propioekin, enpresen emaitzekin eta laguntza publikoekin sukalde bat antolatu zuten; horretan 15 eta 20 boluntario bitarte aritu dira lanean egunero. Hamar egunean behin, langileetatik erdiak beste boluntario talde batez ordezkatzen ziren; horrela, batez besteko egonaldia hiru astekoa zen. Azken urtean 250 boluntariok lagundu dute, Chiosen errefuxiatutako 1.400 eta 1.700 bitarte pertsonaren eguneroko elikadura bermatzen baitzuten.
Joan den martxoaren 5ean GKEa joan egin zen Chiosetik, egindako lana Grezian errefuxiatuta dauden beste populazio esparru batzuetan errepikatzearren. Gaur egun Zaporeak-en koordinatzailea Grezian dago, zenbait esparru bisitatzen, proiektu berriaren bideragarritasuna aztertzen. Horregatik, eskaeraren formularioan aukera desberdinak aipatzen dira, baina oraindik ez daukate lanean hasiko diren leku zehatza identifikatuta.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Zaporeak Solidario Garapenerako Elkartea | 50.000,00 € | 2017 | Grezia | 50.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Grezia,
Europa |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak |
Barruko kodea | 2017-EKHU-06 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Zaporeak Solidario Garapenerako Elkartea (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emergentziazko laguntza eta zerbitzu materialak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2017 |