Larrialdiko laguntza mozambikeko sofala eskualdean lehortearen ondorioak arintzeko
Proiektua Estanquinha komunitatean kokatzen da, Buzi barrutian, Sofalako probintziaren hegoaldean.
El Niño fenomeno naturala Afrika Hegoaldeko zenbait herrialdetan ari da jotzen, Afrikako kontinente erdia elikadura segurtasunik gabeko egoeran lagaz. Mozambike ez da salbuespena izan. Egoera klimatiko ezohikoa, Mozambiken dagoeneko bi urte baino gehiago iraun dituen lehorte luzea euri-jasa puntualekin konbinatzen baititu, kalte larria eragiten ari da soro eta sailetan, eta zailtasun itzelak halaber elikagaiak erosteko eta produzitzeko. Gauzak horrela, herrialdearen ipar eta erdialdeko populazioetako asko elikadura segurtasunik gabeko egoera zeharo kezkagarrian dira dagoeneko. Agintarien arabera, Buziko barrutian 59.163 biztanle daude desnutrizio arriskuan, eta kopuru horretatik bakar-bakarrik 12.846 pertsona atenditzera iristen da Mozambikeko Gobernua, zehazki herriguneetan bilduta daudenetara, beste guztia inolako laguntzarik gabe dagoela. Bestetik, nekazaritzako egutegiaren arabera, hurrengo uzta datorren abuztuan izango da eta, horrenbestez, ordura arte hamarnaka mila pertsona babesik gabe geratuko dira, dituzten elikadura-beharrak estali ahal izango ote dituzten inolako segurtasunik gabe.
Toki erakundeak zenbatetsi egin ditu pertsona batek egunean dituen elikagai beharrak, ondoko taulako bigarren zutabean jasotzen den moduan. Pertsona kopuru handienari lagundu ahal izatearren, murriztu egin ditu pertsona eta eguneko kantitate horietako batzuk (hirugarren zutabea), eta horrela atera dira 2.000 pertsonarentzat 6 hilabeterako erosi beharreko elikagai kantitateak (laugarren zutabea).
Kg./p./egun Kg./p./egun Kg. x 6 hil./p. Kg. x 6 hil./2.000 p.
Artoa 0,5 0,375 67,5 135.000
Arroza 0,25 0,0625 11,25 22.500
Babarrunak 0,15 0,15 27 54.000
Azukrea 0,03 0,015 2,7 5.400
Olioa 0,1 0,05 9 18.000
Elikagaiak Beiran erosiko dira, astero, eta populazioari banatuko dizkiote tokiko GKEan sartuta dagoen Aktibista Taldea deituko 25 pertsonek.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Fundación PROYDE-PROEGA Promoción y Desarrollo-Promozioa eta Garapena tercer Mundo | 49.986,47 € | 2017 | Mozambike | 49.986,47 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Mozambike,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak |
Barruko kodea | 2016-EKHU-04 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación PROYDE-PROEGA Promoción y Desarrollo-Promozioa eta Garapena tercer Mundo (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Associaçao Esmabama (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emergentziazko laguntza eta zerbitzu materialak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2017 |