Epaiketa justurako eskubidea – nazioarteko behaketa juridikoa Saharan – Maroko
Mendebaldeko Saharako populazioak, Marokok 1975ean okupatu zuenez geroztik, etengabe jasaten ditu giza eskubideen urraketak. AIODH dirua irabazteko asmorik gabeko elkartea da, eta giza eskubideak errespetatzea zaintzea du helburu. Mendebaldeko Sahararen testuinguruan ari da lanean azken 7 urtean, giza eskubideen urraketen biktimen erakundeekin, abokatuekin, informazio eskubidearen alde lanean ari diren kolektiboekin, etab. Lehenago ere izan du jada Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza, eta giza eskubideen inguruan lanean ari diren beste erakunde batzuekiko sare lana garatu du.
Proiektuak planteatzen du behaketa juridikoaren lanak segitzea, eta preso dauden pertsonen eta giza eskubideak babesteko lanean ari direnen jardueraren defentsan laguntzea, prestakuntza espezifikoa eta laguntza emanez pertsona horiei, inolako ordainsari ekonomikorik gabe, laguntzen dieten abokatu saharar eta marokoarrei. Proiektuaren esparruan planteatzen diren jarduerak Marokok Mendebaldeko Saharan okupatutako lurraldeetan garatuko dira nagusiki, eta baita Marokon bertan ere; izan ere giza eskubideen babesle sahararren kontrako epaiketetako asko Marokon egiten dituzte, eta bertan daude, halaber, pertsona horiek kartzelatzen dituzten espetxeak. Epaiketa gehienak egiten diren auzitegiak Agadir, Casablanca, Rabat eta Aaiunen daude. Ikus-entzunezkoen arloko profesionalen eta presoen defentsan ari diren abokatuen prestakuntza teknikoan laguntzen jarraituko da. Era berean, Nazio Batuen erakundeen aurrean eragiteko lana sendotu nahi da, batez ere AIODH sartuz giza eskubideen sare euro-mediterraneoa den EUROMED RIGHTSen, eta Kennedy Fundazioarekiko, Witness-ekiko eta Bertha Foundation-ekiko elkarlanaz.
Gainera, lan horrek guztiak balio behar du halako aldizkakotasun batez presentzia izaten dugun zenbait prestakuntza-ekintzari edukia emateko; prestakuntza-ekintza horien artean daude, besteak beste, EHUren Udako Ikastaroak, Donostiako Giza Eskubideei buruzko Ikastaroak, Madrilgo unibertsitate publikoek antolatutako jardunaldiak edota zenbait foro. Sahararen Aldeko Parlamentuko Talde Artekoarekiko eta GFArekiko komunikazio arina mantentzen ari da.
Proiektuan eskatzen diren bitartekoak Mendebaldeko Saharako lanerako dira, Giza Eskubideen babesleen barne trasladoak izango baitira, horientzako ostatu eta egonaldi seguruak ziurtatu beharraz, salaketak aurkezteko nazioarteko beste bidaia batzuekin eta nazioarteko behaketa juridikorako lantalde teknikoak egingo dituenekin batera.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | AIOHD-Asociación Internacional para la observación de los Derechos Humanos | 17.437,26 € | 2017 | Maroko | 17.437,26 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Maroko,
Iparraldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Herrialde pobretuetan herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematea xede duten ekimen puntualak |
Barruko kodea | 2017-PUNL-12 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
AIOHD-Asociación Internacional para la observación de los Derechos Humanos (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak) |
Tokiko erakundea |
Asociación Saharaui de Víctimas de Graves Violaciones de los Derechos Humanos cometidas por el Estado Marroquí (ASVDH) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Giza Eskubideak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |