Emakume gazteekin eta landa munduko emakumeekin herritartasuna eraikitzen – Nikaragua
Proiektuak Masayako departamentuko zenbait udalerritan garatzea aurreikusten du. Proposamena emakumeengan eragin larria duen arazo batean biltzen da, indarkeria matxistarenean alegia, eta zehazki ezkongaien arteko eta bikote harremanetan gertatzen den horretan, nerabezaroko jazarpena eta sexu abusuak ere kontuan harturik.
Ekintzak prebentziora daude bideratuta, eta landa komunitateetan emakumeak, liderrak, giza eskubideen babesleak, tokiko agintariak eta komunikabideetako profesionalak sentsibilizatzera eta prestatzera zuzenduko dira; eta baita landako emakumeen, nerabe eta gazte ezinduen partaidetza aktiboa eta antolaketa sustatzera ere, emakume horiek protagonista izango baitira ekintzetan, eta orain arte berritzaileak izan diren praktiketan murgilduko baitira, komunikabide idatzietan eta irratietan esaterako. Jarduera hauek aurreikusten dira:
-- Landako emakume antolatuei zuzendutako prestakuntza-zikloak, “Emakumeen eskubideak babestek dituzten legeak” harturik langai. 4 lantegi / 140 emakume.
-- Komunitateetan lider diren emakumeak prestatzeko zikloa, “Emakumeen eskubideak babesteko eragite estrategiak eta komunikazio trebetasunak” harturik langai. 3 lantegi / 75 emakume.
-- Eztabaida eta gogoeta taldeak komunikabideetan, emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan. 3 talde / 75 partaide.
-- Foro lokalak: "Emakumeen kontrako indarkeria, eskubideak eta herritar gisako partaidetza" eta emakume nerabe eta gazteei zuzendutako prestakuntza-zikloa, “Generoa, Indarkeria eta Komunikazioa” eta "Indarkeriaren aurreko kalteberatasuna eta printzipio ekofeministak" gaien inguruan. 8 lantegi / 150 partaide. “Chavalas al brinco” irrati-programaren proposamen bat garatzea eta aldizkari baten sei hilean behingo edizioaren diseinu eta inprimatzea. Horrela, oinarriak finkatuko dira komunitateetan, esparru honetako gaitasun finkatuen eta trebetasunen bitartez, tresna garrantzitsua izan daitezen emakumeen eskubideen defentsara begira.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Plazandreok | 18.000,00 € | 2017 | Nikaragua | 18.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Nikaragua,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Herrialde pobretuetan herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematea xede duten ekimen puntualak |
Barruko kodea | 2017-PUNL-07 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Plazandreok (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Colectiva de Mujeres de Masaya - CDMDM (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |