Sabores-Zaporeak proiektua Chiosen (Grezia)
Proiektua Chios uhartean garatzen ari da, Egeo itsasoan Lesboseko uhartetik hegoaldera eta Turkiako kostaldetik gertu. Greziara hainbat errefuxiatu iritsi zirela-eta Europako mugak 2016ko martxoan itxi zituztenean pertsona horiek uhartean geratu ziren harrapatuta. Pertsona horiei arreta eman zaie Zaporeak-en sukaldetik, urtebetez egon baita martxan Chios uhartean (2016ko martxotik 2017ko martxoa arte) eta egunero jaten eman baitie Vial (730) eta Soudako (540) esparruetan eta zenbait apartamentu eta hoteletan (203) errefuxiatuta zeuden pertsonei. Horietatik % 53 emakumeak eta haurrak dira (% 24 eta % 39 hurrenez hurren) eta % 37 gizonak.
2016ko urtean zehar Zaporeak proiektuarekin hartutako esperientziarekin, sukaldea, biltegia eta otordu banaketa kudeatu zituzten, egunean 1.500 menu baitziren batez beste. NCR GKE norvegiarrak behar beste funts lortu ditu catering baten bitartez Soudako kanpamentua hornitzeko, eta Vial-en errefuxiatuta dauden pertsonek berek kudeatuko duten sukalde-proiektu berri bat ari da sortzen. Tokiko erakundeak errefuxiatuek daramaten sukalde bat sortu du. Erakunde horrek janaria banatzen du egunero eskolan, astean behin janari ez galkorra eta janari beroa banatzen du Vial-eko esparruan (horretan gobernu greziarrak banatzen duen janaria oso kalitate txarrekoa da) eta sukaldari errefuxiatuak prestatzeko ikastaro bat sortu du. Tokiko erakundea arduratzen da sukaldea kudeatzeaz, baina hiru koordinatzaile europar behar ditu erosketa, administrazio eta kontabilitatearen ardura eraman ahal izan dezaten; horien eginkizunak honakoak dira:
-- Janari ez galkorra banatzea, egunero, Vial-eko esparruan, eta esparru berean astean behin janari beroa banatzea.
--Eguneroko janaria banatzea ikasleei, errefuxiatuen eskolan: 40 anoa inguru egunean Vial-eko esparruan bizi diren haurrentzat.
--Sukaldaritzako prestakuntza-ikastaroak ematea errefuxiatuei.
Proiektuaren bitartez proposatzen da hiru koordinatzaile boluntario esperientziadun bidaltzea, 21 eguneko errotazioan, 13 txandatan, 2017ko urtearen amaiera aldera arte. Gainera, sukaldeko horniduran lagunduko da Gipuzkoatik elikagai ez galkorrak eramanez eta uhartean bertan erosiko diren lehengai galkorrak hornituz.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Zaporeak Solidario Garapenerako Elkartea | 18.000,00 € | 2017 | Grezia | 18.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Grezia,
Europa |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Herrialde pobretuetan herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematea xede duten ekimen puntualak |
Barruko kodea | 2017-PUNL-05 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Zaporeak Solidario Garapenerako Elkartea (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza ondasunen hornikuntza erara eta programetarako laguntza orokorra |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Elikadura-laguntza / Elikadura-segurtasunerako programak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2019 |