Oftalmologiako materialez hornitzea Mozambikeko Inhambeneko ospitale probintziala
Inhambane herrialdearen hegoaldeko kostaldean kokatutako departamentua da, Maputo hiriburutik 500 km ingurura. Ojos del Mundo/Munduko Begiak-ek 2016ko urrian eta azaroan Inhambaneko probintzian egin zuen Itsutasun Saihesgarriaren Ebaluazio Bizkorra izeneko azterlanaren arabera, itsutasun saihesgarriaren (hots, prebenitu edo senda daitekeenaren) prebalentzia-tasa oso altua da, emakumeen artean bereziki.
Oftalmologia ez da lehentasunezkoa Osasun Ministerioarentzat. Horregatik, espezialitate horrentzat aurreikusitako aurrekontua ez da nahikora iristen, eta oftalmologiara bideratutako material eta pertsona aldetiko bitarteko faltaren arazo endemikoa sortzen da.
Ganduetarako estaldura kirurgikoa, horixe baita itsutasunaren arrazoi nagusia 50 urtetik gorako biztanleen artean, baxuegia da diagnostikatutako kasu kopuru izugarri handiarekin alderatuta.
Inhambaneko Ospitale Probintziala oftalmologiako materialez horniturik, proiektuak lagundu egin nahi du material aldetiko bitarteko falta estaltzen eta patologia horren prebalentzia murrizten, emakumeen artean batez ere. Proiektuaren barnean honakoak jasotzen dira:
1.- Oftalmologiako material medikoz hornitzea Inhambaneko Ospitale Probintziala. Azpimarratu behar da ezen beharrezko material medikoaren zerrenda arduradun probintzialarekin batera prestatzen dela. Helburua da prozesu osoa Osasun Zuzendaritza Probintzialaren bitartez eramatea, osasun aurrekontu nazionalaren barnean aurrekontua baduten beste espezialitate mediko batzuentzako bide beretatik alegia. Horrela oftalmologia espazioa irabazten joango da probintziako hornidura-sistemaren barnean, prozesu mailan behintzat. Optika-lantegi bat aurreikusten da, emakume elkarte batek kudeatua, aurrez lehiaketa eginda horretarako.
2.- Gandu kirurgiako kanpainak Inhambaneko Ospitale Probintzialean. Horretarako,kirurgia intentsiboko bi aste antolatu dira ospitalean GGKE eskatzaileko eta tokiko erakundeko pertsonalarekin, 100 ebakuntza baino gehiagorekin; ebakuntza egin zaienetatik % 60 emakumezkoak dira.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Fundación Privada Ulls del Mon | 18.000,00 € | 2017 | Mozambike | 18.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Mozambike,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Herrialde pobretuetan herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematea xede duten ekimen puntualak |
Barruko kodea | 2017-PUNL-02 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Privada Ulls del Mon (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Dirección Provincial de Salud de Inhambane (Tokiko Publikoa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Osasuna |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Medikuntza-zerbitzuak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |