Emakumeen eskubideak erabat baliatzea
Proiektua Tacacomako udalerriko 13 komunitate indigenatan egingo da, Larecaja probintzian, La Paz Departamentuan.
Emakumeak Tacacomako udalerriaren esparru publikoan sartzeak agerian jarri du gizonen eta emakumeen arteko ekitaterik ezaren adierazpen latzenetako bat: genero indarkeria. Horregatik, proiektuaren helburua da bertako emakume indigena nekazariek indarkeriarik gabeko bizitzarako duten eskubidea baliatu ahal izatearen galdagarritasuna sustatzea udalerrian, hain zuzen ere eskubideak bereganatuz, politikoki eraginez, eta indarkeria hori erauztera begira toki mailan politika publikoak inplementatzea eskatuta. Ildo horretatik hiru emaitza garatuko dira, dagozkien jardueren bitartez:
1. Indarkeriaren eta eskubideen gaineko gaitze lana 13 komunitateetako emakumeekin. Horretarako, 348 eta 243 zenbakiko legeei buruzko informazio kanpaina bat egingo da (indarkeriaren eta indarkeria politikoaren kontrako legeak dira), lege horiei eta dituzten erregelamenduei buruzko prestakuntza-prozesua garatuko da 13 komunitateetako 298 emakumerekin, 13 emakume politika publikoetako kudeatzaile gisa aukeratu eta prestakuntza emango zaie, eta eragite plan bat eta komunikazio estrategia bat landuko dira.
2. Udal funtzionarioak gaitzea eta udal espazioetarako azpiegiturak eta ekipamenduak hornitzea. Horretarako, Udal Lege Zerbitzu Integrala eta Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoa indartuko dira, dituzten espazioak egokituz eta hornituz, eta udalerriko 6 hezkuntza-unitatetako irakasleak, udal funtzionarioak eta osasun zentroko langileak gaituko dira.
3. Udal ordezkariek (alkatea, zinegotziak) eta Bernako Nekazarien Agintariek legeak, araudiak eta prebentzio jarduerak inplementatzea. Horretarako, prestatze eta sentsibilizatze jarduera ugari egingo dira udal ordezkariei, irakasleei, nerabeei eta gizonezkoei zuzendurik, partaidetzaren bidetik “Genero indarkeriaren prebentziorako hezkuntza” ikasgaiko curriculum plana prestatuko da, eta udalerrian genero indarkeriaren prebentziorako jarduerak garatzeko udal legearen jarraipena egingo da.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Haurralde Fundazioa | 113.495,34 € | 2017 | Bolivia | 58.232,47 € |
2018 | Bolivia | 55.262,87 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Bolivia,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2017-LANK-33 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Haurralde Fundazioa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Centro de Capacitación y Servicio para la Integración de la Mujer CECASEM (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2019 |