Etiopiako emakumeen kontrako genero-indarkeriaren prebentzioa, biktimentzako arreta eta ahalduntze ekonomikoa
AECIDek (2021-2022) finantzatutako proiektua gauzatu ondoren, emakumeen aurkako indarkeria kasu ugari azaleratu ziren Zwayn. Proiektuaren lehen fasea arrakastatsutzat jotzen da, arazo hori lehen aldiz ikusarazi zuelako, eta proiektutik esku hartzeko eta salatzeko urratsa eman zuten emakume gazteen bizitza babesten laguntzeko balio izan zuelako. Prozesu osoan agerian geratu zen baliabide finantzariorik eta metodologikorik ez zegoela, eta berdintasunaren eta genero-indarkeriaren inguruan sentsibilizatzen jarraitu behar zela, bai eskolan, bai familian eta komunitatean.
Proiektuaren helburua da, alde batetik, tokiko gizarte osoaren sentsibilizazioa handitzea, emakumeen eta gazteen gaitasunak indartuz, genero-indarkeriako egoerak hautsi ahal izateko hartara; eta, aldi berean, irakasleak eta toki-administrazioak sendotzea, denek bat egiteko arazo horren aurrean.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Fundación Etiopiautopia Fundazioa Tikal | 49.882,55 € | 2024 | Etiopia | 34.917,79 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Etiopia,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat |
Barruko kodea | COO-2024-738/1 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Etiopiautopia Fundazioa Tikal (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Hijas de María Auxiliadora – Salesianas de Don Bosco (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka |
ODS | Genero berdintasuna |
Hasierako eta amaierako urtea | 2024 - 2025 |
