Zaintzen duten hiriak eta komunitateak: genero-berdintasunerako eta bizitzaren jasangarritasunerako estrategiak

Programaren helburua da Bolivian, Euskadin eta maila globalean zaintzarako eskubidea aitortzen eta genero-desberdintasunak murrizten laguntzea, ordaindutako eta ordaindu gabeko zaintza-lanak egiten dituzten emakumeen eskubideak erabat gauzatzeko, feminismoetatik eta bizitzaren jasangarritasunetik proposamen alternatiboak eginez.

Proiektuaren erakunde bideratzaileak hauek dira: Oxfam Intermon (partzuergoko burua) eta Malen Etxea Emakume Etorkinen Elkartea. Horrez gain, tokiko bazkideak hauek dira: Emakumeen Prestakuntza Integralerako Institutua - IFFI (partzuergoko liderra) eta Emakumeekin Komunikazio Alternatiboko Taldea (ECAM).

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Eusko Jaurlaritza (eLankidetza - Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia) Fundación Oxfam Intermón 30.000,00 € 2024 Bolivia 30.000,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Bolivia, Hego Amerika
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Epe luzera garatzeko programak (PGM)
Barruko kodea PGM-2024ID-0002
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Fundación Oxfam Intermón
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea Instituto de Formación Femenina Integral
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Gobernua eta gizarte zibila
CRS sailkapenaren araberako sektorea Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak
ODS Genero berdintasuna
Hasierako eta amaierako urtea 2024 - 2025
Cargando datos...