Oporrak Bakean 2023
Oporrak Bakean Tindoufeko (Aljeria) kanpamentuetan errefuxiatuta bizi diren haur sahararrak aldi baterako hartzeko programa da. Harrerak bi hilabetez egiten dira udan. Programaren helburua da adingabeek kanpamenduetan bizi dituzten baldintza gogorrak arindu eta sahararren egoera ezagutaraztea. Egonaldian azterketa medikoak jasotzen dituzte, era askotara elikatzen dira eta, batez ere, basamortuan bizi ez den beste ingurune bat ezagutzen dute. Bizikidetza horretan sortzen den truke kultural eta estua aberasgarria da
bi aldeentzat.
Harrera-familiak bilatzeko, programa zabaltzeko kanpaina bat egiten da. Ondoren, informazio- eta balorazio-bilerak egiten dira interesdunekin. Harrera garaian laguntza eta aholkularitza eskaintzen zaie bai harrera familiei bai adingabeei. Zehazki, 2022an 8 eta 12 urte bitarteko sei adingabek parte hartu zuten.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Donostiako Udala / Ayuntamiento de Donostia | 21.683,00 € | 2023 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 21.683,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD),
Iparraldeko Afrika |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako ekintza zuzenak |
Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza informala |
Barruko kodea | SEN2023-928/1 |
Bideratze-modua | Administrazioaren beraren esku-hartzeak |
Erakunde bideratzailea |
Donostiako Udala / Ayuntamiento de Donostia (Sektore Publikoa > Herrialde emaileko erakunde publikoak) |
Tokiko erakundea |
Frente Polisario (Tokiko Publikoa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
ODS | Bakea, justizia eta instituzio sendoak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2023 |