Heriotza-zigorraren kontrako jardunaldia, Amnistia Internazionalarekin elkarlanean
Bilboko Udalak bat egin zuen “Bizitzaren aldeko hiriak - Heriotza-zigorraren aurkako hiriak” ekimenarekin. 2002tik aurrera, ekimen horren eskaera da mundu osoan heriotza-zigorra desagerraraztea. Orduko honetan, Bilboko Udalak Zazpi Kaleetako Burtsa eraikinaren fatxada horiz argiztatu zuen 18:00etatik 21:30etara, munduko 2.000 hiritako eraikin esanguratsuetan egin zen legez.
“Bizitzaren aldeko hiriak - Heriotza-zigorraren aurkako hiriak” Sant’Egidio Komunitatearen ekimen globala da, Heriotza-zigorraren aurkako Munduko Koalizioaren laguntzarekin. Koalizio horretako kide dira Amnistia Internazionala eta mundu osoko 60 erakunde, abokatuen elkargo, sindikatu eta eskualdeko eta tokiko agintaritza baino gehiago. Azaroaren 30ean ospatzen da, hain zuzen ere, munduan heriotza-zigorra lehenengoz indargabetu zen egunean, zehazki, 1786an, Toscanako Dukerri Handian. 1977an, 16 herrialdek soilik indargabetuta zuten heriotza-zigorra, euren legerian eta praktikan. Gaur egun, munduak zigor hori indargabetzeko bidea hartu du: herrialde gehienek, 106k, erabat abolituta dute heriotza-zigorra.
Amnistia Internazionalaren urteko txostenaren arabera, 2022an, gutxienez, 883 exekuzio egin ziren, eta 579, berriz, gutxienez, 2021ean, hau da, % 53 gehiago. Bigarren urtez jarraian, Amnistia Internazionalek exekuzioen gorakada erregistratu zuen, 2018, 2019 eta 2020an dokumentatutakoen kopuruak behera egin ondoren.
Aurten, aurreko edizioan egin moduan, Bilboko elkarretaratzeak oroitzapen berezia izan zuen Mohamed Benhalimarentzat, hots, Bizkaiko hiriburuko Amnistia Internazionaleko taldeko kide izan zen Aljeriako militar ohiarentzat. Benhalima, 33 urtekoa, A.I.ko aktibista izan zen Portugaleten iheslari gisa bizi zela, 2019ko irailean, bere herrialdetik ihes egin zuenetik armadaren ustelkeria salatu ondoren. Espainiako Gobernuak emanda, nazioarteko babesaren behin-behineko estatusa lortu ondoren, urte horretako martxoan errepideko kontrol batean atxilotu zuten, eta Atzerritarrak Barneratzeko Valentziako Zentrora eraman zuten. Handik deportatu egin zuten, eta Aljeriako Zerbitzu Sekretuen zaintzapean jarri zuten. Maiatzean, heriotza-zigorra ezarri zioten. Benhalimaren abokatuek Espainia salatu dute Nazio Batuen Torturaren aurkako Batzordearen aurrean, eta kaltetuak berak salatu du torturak jasan dituela eta hainbat hilabetez isolatuta eduki dutela.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Bilboko Udala | Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao | 2.229,67 € | 2023 | Euskadi | 2.229,67 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Ospakizunak, ekitaldiak eta jarduerak |
Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza informala |
Barruko kodea | 2023-Celebraciones-1343/1 |
Bideratze-modua | Administrazioaren beraren esku-hartzeak |
Erakunde bideratzailea |
Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao (Sektore Publikoa > Herrialde emaileko erakunde publikoak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
ODS | Bakea, justizia eta instituzio sendoak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2023 |