Sahararen aldeko XX. Euskal Karabana
Tindoufen bizi diren saharar iheslarientzako elikagai-ekarpena osatzea da karabana horren asmoa, larrialdiko laguntza bidalita. Horretarako, herri-bilketa aurreikusi zuten Euskadin, bai elikagaiena (arroza, atuna eta sardinak oliotan, azukrea, pasta eta lekaleak), bai eta emakumeentzako higiene-produktuena ere (konpresak); eta bestetik, erakunde publikoek (batez ere, udalek) egindako ekarpenari esker, bigarren eskuko kamioiak erosi ziren, gai horiek guztiak hara eramateko, eta, gero, kamioiak dohaintzan emateko. Elikagaiak banatzeaz arduratzen den erakundea Saharako Ilargi Gorria da. Tindoufera eraman ondoren, gauza horiek guztiak tokiko garraiolariek banatuko dituzte, eta saharar gidariekin batera, wilaya eta zentro komunitarioetan utziko dituzte.
XX. karabana Donostiatik abiatu zen, eta hainbat trailerrek osatu zuten. Trailer horietan erakunde publiko eta pribatuen eta herritarren diru-ekarpenei esker lortutako laguntza humanitarioa eraman zuten. Hamaika pertsonak eskuzabaltasunez lagundu zuten, halaber, beren borondatez eta era guztiz altruista batez, laguntza humanitario hori biltzeko eta kargatzeko lanetan parte hartuz.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Bilboko Udala | Asociación Amigos y Amigas de la RASD de Bizkaia | 30.000,00 € | 2023 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 30.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD),
Iparraldeko Afrika |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Laguntza eta ekintza humanitariorako diru-laguntzen deialdia |
Barruko kodea | 2023-AHyE-1356/1 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Amigos y Amigas de la RASD de Bizkaia (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Frente Polisario (Tokiko Publikoa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emergentziazko elikadura-laguntza |
ODS | Hiri eta komunitate jasangarriak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |