Laguntza mugimenduan: Emakume, ume, bidaiderik gabeko adingabe eta adinekoentzako laguntza osoa Erdialdeko Amerikako karabana humanitarioetan
Proposamenaren helburua da, koordinazio egokian oinarrituta, 2023ko abuztutik aurrera “Betania Migratzailearen Etxea” deritzon baliabidera iritsi diren emakumeen (5 urtetik beherako umeak aldean daramatzatela) eta adineko pertsonen ustekabeko gorakadari erantzutea, muturreko kalteberatasun-egoeran dauden bi talde horientzat oinarrizkoak diren elikagaiak, botikak eta higienea eskainiz. Santa Elenako CAPMIR (Migratzaileentzako Arreta Zentroa) baliabidean, abuztutik antzeman da arriskuan dauden guatemalarren etorrerak gora egin duela; bai eta Hego Amerikatik etorritako pertsonen kopuruak, batez ere venezuelarrenak; eta, azkenik, Mexikotik itzulitako pertsonenak, muturreko indarkeriaren zantzuak dituztenak, lekukotasunek diotenez, batez ere, Corozal-Palenque ibilbidean pairatutakoak, krimen antolatuko taldeen erasoei lotuta.
Betania Migratzailearen Etxeak 2016ko irailaren 26an ireki zituen ateak Peten udalerrian, ACNURen laguntzaz, Petengo Bikariatu Apostolikoaren mendeko organoa dela. Erakunde horrek kudeatzen du etxearen funtzionamendua, Eliza Katolikoaren eta ACNURen baliabideak erabiliz eta beste administrazio batzuen funtsak baliatuz, azkenak Sagrada Tierra eta Mundu Bakean bazkideen bitartez izapidetuta. Giza Mugikortasunaren Pastoralak jasotzen ditu ACNUR erakundeak eta Migrazioen Nazioarteko Erakundeak pertsonen mugimendueta eta horien ezaugarrietan oinarriturik egin dituzten gomendioak eta aurrekontu jakina banatzea du helburu, Erdialdeko Amerikan, arreta gune guztietan oinarrizko saskiko produktuez ahalik eta ondoen hornitzeko.
CAPMIRen laguntza izan arren, ez da lortzen errealitate guztiei aurre egitea, adibidez, elikagaien gabeziari, hala nola desnutrizio-egoeran dauden bularreko umeentzako formula-esnea eskuratzeari eta kalean bizi diren migratzaileen egoerari. Hain zuzen ere, azkenak luzaroan egoten dira inguruan, arreta zailtzen du eta, askotan, polizia nazionalak sarritan errepresaliatu egiten du. Igarotze-lekuetan gertatzen ari den muturreko egoeraren aurrean, proposamen hau egin da, elikagaiak, higiene eta garbiketarako oinarrizko produktuak, sendagaiak eta produktuok erosteko eta banatzeko koordinatzailea eskatzeko, baliabideen eskasia eta estatuko erakundeek funtzioak ez betetzeagatiko egoera arintzeko, erakunde horiek 2024an euren funtzioak berriro beteko dituztelako esperantzan.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Bilboko Udala | Asociación Mundu Bakean | 22.810,40 € | 2023 | Guatemala | 22.810,40 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Guatemala,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Laguntza eta ekintza humanitariorako diru-laguntzen deialdia |
Barruko kodea | 2023-AHyE-1299/1 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Mundu Bakean (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
ONG Loq Laj Choch - Sagrada Tierra (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emergentziazko elikadura-laguntza |
ODS | Desberdintasunak murriztea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |