Palestinan, urriko erasoaldiak jotako Gazako biztanleentzako elikagai-laguntza, genero-ikuspegian oinarrituta

Egun indarrean dagoen erasoaldia 2023ko urriaren 7an hasiz geroztik, UNRWAk, gutxi gorabehera, 695.000 pertsonari laguntzen die une honetan, 149 babeslekutan. Bi milioi pertsona baino gehiago daude ur, elikagai, ospitaleetako sorgailuetarako erregai eta abarren gabezia pairatzen, eta, ondorioz, beharrak izugarriak eta etsigarriak dira, kontuan hartuta, gainera, erasoaldia hasi zenetik, laguntza humanitarioa sartzeko modua oso mugatua dela. Azaroaren 3an eta 4an, hornidura humanitarioa garraiatzen zuten 77 kamioi (hornidura medikoak, elikagaiak eta edateko uraz beterik), sartu ziren Gazako Zerrendara Rafah-ko igarobidetik; ordurako, guztira 451 kamioi sartu ziren zerrendara. Azaroaren 3an eta 4an sartu ziren kamioietako hamabi UNRWAren kamioiak ziren. UNRWAko taldeek konboiak jaso zituzten Gazan, eta hornigaiak biltegiratzen eta banatzen lagundu zuten, NBEko beste agentzia batzuekin lankidetzan. Nolanahi ere, azaldutakoa tanta bat da ozeanoan, Gazan harrapatuta dauden bi milioi pertsona baino gehiagoren behar ikaragarriak aintzat hartuta. Ia hilabete batean, ez da erregairik iritsi, eta horrek eragin biziki hondagarria izan du ospitaleetan, okindegietan, ur-azpiegituretan eta UNRWAren esku-hartzeetan.
Horregatik guztiagatik, UNRWAk premiazko deia egin du datozen 90 egunetarako beharren kalkuluei erantzuteko. Elikagaiak eta ura erosteko, 36 milioi euro beharko lirateke, eta deialdian aipatu diren beste behar batzuk honako hauek dira:
- Elikagaiak ez diren artikuluak.
- UNRWAren babeslekuen mantentze-lanak.
- Lehen mailako osasun-arreta UNRWAren babeslekuetan.
- Larrialdiko erantzunean, premia bereziak dituzten pertsonak kontuan hartzea.
- Logistika eta komunikazioak.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Bilboko Udala Asociación Comité español de la UNRWA 35.000,00 € 2023 Palestina 35.000,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Palestina, Ekialde Hurbila
Modalitatea Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Laguntza eta ekintza humanitariorako diru-laguntzen deialdia
Barruko kodea 2023-AHyE-1298/1
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Asociación Comité español de la UNRWA
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea Agencia de la ONU para los refugiados de Palestina en Oriente Próximo (UNRWA Palestina)
(Tokiko Publikoa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Laguntza Humanitarioa
CRS sailkapenaren araberako sektorea Emergentziazko elikadura-laguntza
ODS Goserik ez
Hasierako eta amaierako urtea 2023 - 2024
Cargando datos...