Laborantza tradizionalaren suspertzea: pipermina/chili pico de pájaro
Proiektua Gipuzkoan garatuko da, Internetez, Donostiako Basque Culinary Center zentroarekin. Dibertsitate biologikoak zerbitzu ekosistemikoen multzo baterako nahiz nekazaritzako elikagaien sistemaren ekoizpen ahalmena eta erresilientzia hobetzeko duen garrantzia gorabehera, datuak kezkagarriak dira. Biodibertsitateari hainbat elementuk eragiten diote, honako hauek, besteak beste: klima aldaketa, nazioarteko merkatuak eta demografia aldaketak, eta, horien ondorioz, gehiegizko ustiapenaren eta espezie inbaditzaileak ugaritzearen fenomenoak agertu dira. Horrek guztiak eragin negatiboa dauka biodibertsitatean, eta gaur egun galzoriko milioi bat animalia eta landare espezie baino gehiago daudela kalkulatzen da, eta dibertsitate genetikoaren % 75 inguru nekazaritzako laboreen artean galduko dela. Ildo horretan, eskala handiko nekazaritza komertzialak, kapitalean eta intsumo agrokimikoetan handiak izanik, ez die erantzuten ekoizpen eta kontserbazio beharrizanei. Premiazkotzat jotzen da nekazaritza ekologikoaren printzipioen arabera arautzen den nekazaritzari berriz balioa ematea, Gipuzkoan hainbat ekimenen garrantzia azpimarratuz, hala nola proiektu honena. Egitasmo honen helburua da Boli Kostan laborantza tradizionalaren barietate bat biziberritzeko esperientzia zabaltzea: pipermina. Proiektuaren helburua da Gipuzkoako gizartea nekazaritzako biodibertsitatearen galera geldiarazteko beharraz kontzientziatzea; horrela, elikadura sistemen iraunkortasun lehiakorra eta gizakien eta planetaren osasuna babesten lagunduko da. Helburu hori lortzeko, Basque Culinary Centerren eta lurraldeko sukaldaritza eskolen eskutik piperminaren balioa handituko da.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa | 20.000,00 € | 2023 | Euskadi | 20.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak |
Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza ez formala |
Barruko kodea | 2023-PUNT-09 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
ODS | Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |