Aniztasuna eta giza eskubideak lantzea lehen hezkuntzarekin
Proiektua Gipuzkoan garatuko da, Ikertzeren egoitzan, Donostian, eta Joxemiel Barandiaran ikastetxean, Ataunen. Proiektuak “Begirada Kontzienteak” egitasmoaren VIII. faseari jarraipena ematen dio (2022an GFAk finantzatua), eta ikastetxeetan bizikidetza, enpatia eta hezkidetza sustatzea du helburu, giza eskubideen eta genero berdintasunaren alde, gogoeta kritikoa, jardun artistikoa eta antzeko tresnak baliatuz. Indarkeriaren kultura presente duen gizarte batean, ikastetxeek errealitate hori islatzen dute, jokabide matxisten eta arrazisten, enpatia gabeziaren, gainerako pertsonekiko errespetu eta zainketa faltaren, isekaren, jazarpenaren, ondoezaren eta indarkeriaren bidez erreproduzitzen baita; gainera, osasun mentaleko arazoei aurre egiten diete, eta adingabeen suizidioak areagotu egin dira. Uste da gaur egun tutoretza orduak edo etika eskolak ez direla nahikoak arazo horri aurre egiteko. Hortaz, elkarrizketan aritzeko, entzuteko, norberaren pentsamendua sortzeko eta jokabide horiek desagerrarazteko giro egokia sortze aldera, Ikertzek metodologia berriak ikertu eta diseinatu nahi ditu, hezkuntza komunitateetan aldaketa positiboa bultzatzeko, eta, horrela, aniztasunarekiko eta giza eskubideekiko errespetua sustatzeko. Horretarako, Ataungo Joxemiel Barandiaran ikastetxeko Lehen Hezkuntzako irakasle eta ikasleekin lan egitea proposatzen da, modu esperimentalean edo “pilotuan”, ikastetxe horrekin harremana baitago lehendik.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación cultural Ikertze | 19.904,63 € | 2023 | Euskadi | 19.904,63 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak |
Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza informala |
Barruko kodea | 2023-PUNT-01 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación cultural Ikertze (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
ODS | Desberdintasunak murriztea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |
