Azido erasoen biktimentzako garapena eta formakuntza
Proiektua San Pedro udalerrian gauzatuko da, Obispo Santistevan probintzian, Santa Cruz departamenduan. Gutxi gorabehera 24.000 biztanle ditu, % 37 emakumeak, eta gehienak kitxuak dira. Bolivia batez besteko diru sarrerak dituen herrialdea da; halere, desberdintasuna neurtzen duten adierazleen ikuspegitik aztertzerakoan, desberdintasun esanguratsuak daudela ikus daiteke eremu geografikoaren, egoera etnikoaren, generoaren eta maila sozioekonomikoaren arabera. Esku hartzeko eremua nagusiki landatarra da, biztanleen % 55 pobrezia egoeran bizi da, eta emakumeena da kolektibo kaltetuenetako bat kultura patriarkalaren nagusitasunaren ondorioz; izan ere, onartu egiten dira emakumeen aurkako indarkeria, emakumeen eskolatze tasa apala gizonenekin alderatuta, eta haurren eta nerabeen prestakuntza eskasa da sexu osasunaren eta ugalketaren arloan, ondorioz 10 eta 20 urte bitarteko neskatoetan eta nesketan handia delarik ezkondu haurreko haurdunaldi tasa. Era berean, emakumeen ekoizpen lana behar bezala balioesten ez dela ikusten da, gizonaren lan “nagusiaren” osagarritzat hartzen da. Emakumeek ekoizpen baliabideetarako sarbide estua dute (lurraren jabe izateko aukera gutxi), eta ez dute beren bizimoduari, lurrei eta bizirauteko baliabideei eragin diezazkieketen politikak, programak eta proiektuak prestatzeko eta aplikatzeko lanetan parte hartzen. Horrek guztiak desberdintasun bat sorrarazten du jatorrizko emakume indigena, landatar eta kitxuen gaitasunetan, tresnetan eta baliabideetan, haien eskubideak erabiltzeari eta kalitatezko zerbitzuak eskuratzeari dagokienez. Horrexegatik, oinarri ideologikotzat Ongi Bizitzea harturik, proposamenaren helburua da bertako emakume indigena nekazarien gizarte mugimenduaren gaitasunak, tresnak eta baliabideak indartzea, beren eskubide indibidualak eta kolektiboak titulartasunean balia ditzaten.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Bekoz Beko, Asociación contra la violencia doméstica y por la igualdad de género | 20.000,00 € | 2023 | India | 20.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
India,
Hegoaldeko Asia |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Herrialde pobretuetan herritarrei oinarrizko zerbitzuak ematea xede duten ekimen puntualak |
Barruko kodea | 2023-PUNL-04 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Bekoz Beko, Asociación contra la violencia doméstica y por la igualdad de género (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Chhanv Foundation (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Hezkuntza |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Lanbide heziketa |
ODS | Genero berdintasuna |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |