Emakume dalit langileak, indarkeriarik eta diskriminaziorik gabeko bizitza izateko eskubidearen alde
Proiektua Tamil Naduko hegoaldeko 3 barrutitan garatuko da, Indiako hego-ekialdean: Dindigul, Madurai eta Virudhunagarren. Indiako gizartea egituratzen duten kastetako bat osatzen dute dalitek, eta hain zuzen ere dalitak dira diskriminazio maila handienak pairatzen dituztenak 1950eko Konstituzioan Gobernuak kasta arrazoiengatiko diskriminazioa debekatzen badu ere, baina herritarrek jainkozko errebelaziotzat dituzte kastak, eta horrela, legitimotasuna ematen diote bizi duten zapalkuntzari. Dalitak arduratzen dira, maila apalagoko kastakoak direlako, kaleetako gorotzak biltzeaz, hildakoak gobernatzeaz, oihalak tindatzeko lanez, maila goragoko kastei zerbitzatzeaz, kualifikazio eskaseko beste lan batzuez gain, eta lan horiek nagusiki emakumeek egiten dituzte informaltasun egoeran. Eta horri genero arrazoiengatiko diskriminazioa gehitu behar zaio sistema patriarkala nagusi den gizartean, emakumeentzako eginkizunak zehaztuta baitaude beren ugalketa roletik abiatuta. Era berean, prebalentzia handia dute gizarteak onartutako askotariko indarkeriek. Diskriminazio bikoitzeko testuinguru horretan, emakume langile dalitak dira okerren antolatuta daudenak, eta horrek laneko ziurgabetasun handiagoa dakar, aldian behingo lanak, gutxieneko soldatak ziurtatzeko ezintasuna, lanaldi luzeak, txirotasuna, zorpetzea, laneko arriskuak eta osasun arazoak, besteak beste. Bazterkeria egoera horiek areagotu egin ziren Covid-19aren pandemiaren ondorioz, emakumeak etxean itxita geratu baitziren, euren diru sarrerak galduz, inolako babesik gabe, erakundeetan diskriminatuta eta gizonekiko arrakala areago handituz. Testuinguru horretan, proiektuaren helburua da prekarizatutako emakume dalit langileen gaitasunak indartzea, 5 sindikatutan antolatuta, indarkeriarik eta genero eta kasta arrazoiengatiko jazarpenik gabeko bizitza izateko eta lan duina izateko dituzten eskubideak modu artikulatuan defendatzeko eta parte hartzeko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Fundación Alboan | 99.999,43 € | 2023 | India | 48.539,72 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
India,
Hegoaldeko Asia |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2023-LANK-28 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Alboan (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
IDEAS (Madurai Jesuit Social Education Trust) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Giza Eskubideak |
ODS | Desberdintasunak murriztea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2025 |