Indarkeria matxistarik gabeko bizitzarako arreta, prebentzioa eta eragina
Proiektua Limako Departamenduko San Juan Miraflores barrutian eta Ayacucho Departamenduko Ayacucho eta San Juan Bautista barrutietan garatuko da. 2022. urtean zehar, Peruko Gobernuak Lege proposamen bat onartu zuen ikasliburuetako testuak aldatzeko eta testu horietatik genero ikuspegia desagerrarazteko; ondorioz, beste neurri batzuk onartu zituzten, genero berdintasunaren arloan atzerakada bat ekarri dutenak, horien artean aipagarri sexu eta ugalketa eskubideen murrizketa eta Emakumearen Ministerioaren izenaren aldaketa (orain Familiaren Ministerio du izena), izena aldatzetik haratago ageriko atzerakada bat baitakar emakumeek abiarazitako borroketan. Eta hori herrialdeko genero harremanak berdintasunean oinarritutako harremanak ez diren testuinguru batean gertatzen da. Matxismoa oraindik ere oso errotuta dagoen adierazpen kulturala da, eta matxismoaren adierazpenen eragina askotarikoa izan daiteke gizarte taldearen arabera. Adierazpen argienak, gutxienez, lanaren banaketa sexualean, nesken eta emakumeen aurkako indarkerian eta emakumeek beren gorputzarekiko duten autonomia faltan bereizten dira. Datuek errealitate hori berresten dute: herrialdeko emakumeen % 56k dio indarkeria motaren bat pairatu duela. 2021ean Ayacuchon gertatu zen feminizidio kopururik handiena, eta Peru munduko hirugarren herrialdea da emakumeen aurkako (% 80 adingabeak) abusu sexualengatiko salaketen kopuruari dagokionez. Egoera hori larritu egin da COVID-19aren pandemiaren ondorioz, lehendik zeuden genero arloko desberdintasunetan sakondu ez ezik atzerakadak gertatu baitira lortutako eskubideei dagokienez. Ekimen hau gizarte erakundeetako emakume buruei, gazte erakundeei, gazteei, udal agintariei eta barrutietako indarkeria matxista prebenitzeko hitzarmen entitateei zuzendua da, eta helburua da nerabeek eta emakumeek indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidearen defentsan laguntzea, genero estereotipoak desagerraraziz eta biktimei eta bizirik ateratako emakumeei arreta emanez.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Medicus Mundi Guipuzkoa | 100.000,00 € | 2023 | Peru | 48.540,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Peru,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2023-LANK-21 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Medicus Mundi Guipuzkoa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Movimiento Manuela Ramos (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka |
ODS | Genero berdintasuna |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |