Emakumeen askatasunerako eskola lesbiko feminista

Proposamen hau Oaxaca de Juárezen garatuko da, Oaxacako Estatu Federaleko hiriburuan. Oaxaca Mexikoko Errepublikako 32 entitate federalen zerrenda eratzen duten 31 estatuetako bat da. Herrialdearen hegoaldean dago, eta biztanleen % 53 emakumeak dira. Oaxacak pobrezia maila handiak ditu, biztanleen % 66 (% 44 emakumeak) pobrezia egoeran bizi baita, eta hori herritarrek eskubide guztiak (osasuna, hezkuntza, enplegua, elikadura, eta abar) eskuratzeko duten aukera txikian eta desberdintasun indize altuetan, generoaren arlokoa barne, islatzen da; emakumeen % 64 alfabetatu gabeak dira, generoan oinarritutako indarkeriaren prebalentzia handia da (sexu jazarpena eta erasoak barne, baita biktimarekiko sinesgarritasunik eza, entzuteko, familiaren eta erakundeen babesa izateko eta justiziara iristeko oztopoak ere), baita diskriminazio homofobo eta heteronormatiboaren testuinguruak eragindako sexu lehentasunetan oinarritutako indarkeriaren kasuan ere. Mexikon, LGTBI+ kolektiboaren adierazpen askerako eta diskriminaziorik ez izateko eskubideak nazioarte, eskualde eta nazio mailan du babesa. Baina arau esparru hori irismen handikoa bada ere, indarkeria eta adierazpen homofoboak herrialde osoan daude egunerokoan errotuta, eta, gainera, diskriminazio sinboliko oso sakona bizi da Mexikon. Eta sexu arloko disidentziak ere genero kutsua du, lesbiana izateak areagotu egiten baititu sexu irain laidogarriak, familien eta komunitatearen arbuioa eta lan eta erakunde arloko diskriminazioa, matxismoa sakon errotuta dagoen testuinguru soziopolitikoan. Beraz, emakumeek indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea eta sexu aniztasunean oinarritutako arrazoiengatik diskriminatuta ez gertatzeko eskubidea dira proposamen honen oinarri nagusiak, helburua baita oro har emakumeak eta, bereziki, lesbianak indartzea, eta komunitate lesbikoaren eta feministaren antolatzeko eta eragiteko gaitasunak indartzea. Bi erakunde patzuergoan joango dira: Centro de Documentación y Archivo Histórico Lésbico de México, América Latina y El Caribe, “Nancy Cárdenas” (CDHAL) eta Escuela para la Libertad de la Mujeres, Asociación Civil (ELM, A.C.).

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional 100.000,00 € 2023 Mexiko 48.540,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Mexiko, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan
Barruko kodea 2023-LANK-19
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea Centro de documentación y archivo histórico "Nancy Cárdenas" (CDHAL)
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Gobernua eta gizarte zibila
CRS sailkapenaren araberako sektorea Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak
ODS Desberdintasunak murriztea
Hasierako eta amaierako urtea 2023 - 2025
Cargando datos...