GIB+ pertsonen osasun inklusiboa eta gizarteratzea
Ekimen hau Indiako erdialdean eramango da burura, Madhya Pradesheko Indore eta Khandwa barrutietan, non biztanleen % 40 tribu jatorrikoak diren. Indiak azken hamarkadetan izan duen hazkunde ekonomikoa eta horren ondorioz gizartean gertatu den aldaketa gorabehera, herrialdean oraindik ere badira emakumeen, neskatoen eta, emeak direla ikusten bada, fetuen aurkako diskriminazio eta indarkeria gero eta handiagoaren eta etengabearen adierazle nabarmenak. Indiako tradizioak adierazten du emakumeak familiako azkena izan behar duela jaten, baita haurdunaldian eta edoskitzaroan ere. Horrek, pobrezia endemiko gero eta handiagoari, bizi baliabide iraunkorren galerari eta osasun zerbitzuak eskuratzeko prekarietateari gehituta, desnutrizioa duten emakumeek, aldi berean, desnutrizioa duten neskatoak erditzea dakar, eta malnutrizioaren eta pobreziaren zikloa betikotzea. HIES da 2017tik aurrera pixkanaka hedatu den gaitzetako bat, hein batean GIBarekin lotutako tabu asko daudelako, batez ere sexualitateari dagozkion alderdietan, eta herrialdean baliabide eta azpiegitura gutxi daudelako kutsatzeak prebenitzeko, pertsona seropositiboak identifikatzeko eta ondoren horiek artatzeko. Egoera horren aurrean gizonak baino zaurgarriagoak dira emakumeak; izan ere, gizonekin alderatuta, emakumeek aukera gutxiago dute (% 30) tratamendua jasotzeko, estigma sozial handiagoa dute gaixotasunaren aurrean, eta, besteak beste, oztopo kulturalak daude preserbatiboaren erabileraren aurrean. Generoagatiko bazterkeriarekin batera, kasta batekoa izateak eragin handia du birusa harrapatzeko eta arreta jasotzeko aukeran. Esate baterako, milioika dalitek prostituzioan jardun behar dute bizirauteko, eta ez dituzte osasun zentroetan hartzen gaixotzen direnean; ondorioz, handitu egiten da kutsatzeko eta arreta jaso gabe hiltzeko probabilitatea. Horrexegatik, proiektuaren helburua da sentsibilizazio programak eta, oro har, pertsonen eta, bereziki, daliten eta emakumeen aurreko arreta bio-soziosanitarioa indartzea.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Calcuta Ondoan ONGD | 100.000,00 € | 2023 | India | 48.540,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
India,
Hegoaldeko Asia |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2023-LANK-14 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Calcuta Ondoan ONGD (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Pavitra Atma Sevika Sangh (PASS) Vishwas (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Azpiegitura eta zerbitzu sozialak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Sexu-transmisioko gaixotasunen (STG) aurkako borroka, GIBa/HIESa barne |
ODS | Osasuna eta ongizatea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2025 |