Genero indarkeriaren prebentzioa, berdintasuna eta emakumeen ahalduntze ekonomikoa
Proiektua gutxi gorabehera 10 milioi biztanle dituen Addis Abeban garatzen ari da, Etiopiako hiriburuan. Etiopia Saharaz beheko Afrikako herrialde populatuenetan bigarrena da, baina baita munduko herrialde txiroenetakoa ere. Halere, azken hamarkadetako garapen apalari esker, muturreko pobrezian bizi den biztanleria azkar samar jaitsi da % 38 izatetik % 29 izatera, eta haurren heriotza tasak ere apur bat jaitsi dira azken urteetan. Nolanahi ere, beren horretan jarraitzen dute eskubideen urraketa larri batzuek, hala nola haurren arteko desnutrizio maila larria, 5 urtetik beherako %38ri eragiten baitie. Egoera hori okertu egin da 2022tik aurrera Gosetearen aurkako Alerta Goiztiarreko Sistema Sareak egindako deiak erakusten duen bezala; izan ere, klima aldaketak eraginda herrialdea pairatzen ari den lehorte iraunkorraren ondorioz, 15 milioi biztanlek laguntza humanitarioa behar dute bizirauteko. Egoera horren gibelean landa eremuetatik hiri eremuetara, bereziki hiriburua, lekualdatutako herritar asko eta asko daude. Testuinguru horretan, neskatxek eta emakumeek osatzen dute talde zaurgarrienetako bat, izan ere, txirotasunari gehitu behar zaizkio emakumeak gizonekiko desabantaila egoeran jartzen dituzten gizarte arau batzuk, haurren ezkontzak, emakumeen genitalen mutilazioak eta sexu indarkeriak eta etxeko indarkeriak prebalentzia handia dutelako, desberdintasunean eragiten duten beste faktore batzuen artean. Addis Abeba bezalako hiri eremuetarako barne migrazioa gizarte eta genero arauen konponbidetzat dute neskatoek, enplegua eta aukera berriak bilatzeko, baina trafikatzaileen xede dira eta abusu emozional, fisiko eta sexualak pairatzen dituzte (USAID, 2018). Barne migratzaileen artean hezkuntza sistematik kanpo dauden nerabeak nabarmentzen dira; izan ere, hirira iristen direnean, soilik etxeko lanak edo kualifikazio apaleko lanak egin ditzakete, eta egoera horretan abusuak eta esplotazioak jasaten dituzte, lanordu asko eginez eta soldata exkaxa jasoz edo bat ere ez. Testuinguru horretan, proiektuaren helburua da, alde batetik, genero berdintasuna indartzea, eta bestetik, hiri aldean emakume nerabe eta gazteen ahalduntze sozioekonomikoa indartzea.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Fundación Etiopiautopia Fundazioa Tikal | 100.000,00 € | 2023 | Etiopia | 48.538,80 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Etiopia,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Afrikan garapen proeiktuak burutzeko dirulaguntzak |
Barruko kodea | 2023-LANA-14 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Etiopiautopia Fundazioa Tikal (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Hijas de María Auxiliadora – Salesianas de Don Bosco (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak |
ODS | Genero berdintasuna |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2025 |