Jantoki soziala Convida en Pachacútec
AIALA Ostalaritza Eskolako Zuzendariaren eta Pachacútec Fundazioko Magally Fuentes Zuzendariordearen arteko harremanean du abiapuntua jantoki sozial bat sortzeko proiektuak. Fundazioaren eta bere sukaldaritza eskolaren lanarekiko interesak Fundazioak Perun garatutako proiekturik handienarekiko interesa eragin zuen. Fundazioak proposatu zuen AIALA eskolak Fundazioaren proiektuaren baitan parte hartzea Fundazioak ezin estali dezakeen gabezia bat estaltzeko, Fundazioaren barruan eta ikasleen gertuko ingurunean hautematen duten gabezia betetzeko.
Pachacúteceko biztanleria, gutxi gorabehera 200.000 lagunez osatuak etxebizitza duin bat eskuratzea oso zaila zuten hiriguneetako biztanleen birkokapenaren emaitza da berez. Horrexegatik, hain zuzen ere, Pachacúteceko biztanleriaren % 75 herrialdeko hainbat lekutatik etorriak dira, % 24 Limako beste barruti batzuetatik, eta % 1 Callaoko barruti batzuetatik. Asmoa zen giza egonlekua behar besteko azpiegiturez hornitzea, baina, egia esan, arazo asko dituen leku bihurtu da eremuaren ezaugarriengatik, ia basamortu bat delako, azpiegiturarik ez dagoelako, eta abar. Biztanleen % 49 gizonezkoak dira, eta % 51 emakumezkoak. Biztanleriaren % 49 20 urtetik beherakoa da, % 44 20 eta 50 urte bitartekoa, eta % 7 50 urtetik gorakoa. Gaur egun, langabezia egoeran daude helduen % 80.
Pachacútec Fundazioak 800 ikasle inguru ditu bere zentroan ikasten. Baliabide gutxi dituzten ikasle horiek eskolan jaten dute, baina Fundazioak berak dio arazoak daudela eskolako ikasle askoren ingurune hurbilean. Ziur aski une honetan ezingo zaie arreta eman Pachacútecen bizi diren eta, egoera ekonomiko eta sozialagatik, elikaduraren arloko laguntza behar duten pertsona guztiei, baina jantoki sozial bat sortzeko ahaleginak egingo dira egunean gutxienez otordu bat eman ahal izateko, eta, beharbada, gosari oso bat eman ahal izateko, arazoak dituzten ikastetxearen inguruko pertsonei. Helburua da COVIDA jantoki sozialari eustea, behar bezala hornituta, lokal propioarekin, menu oso bat prestatzeko arreta bermatu ahal izateko eta pertsona baten eguneko ia premia guztiak asetzeko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Escuela de Hosteleria AIALA SL | 20.000,00 € | 2023 | Peru | 20.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Peru,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Garapenerako lankidetzarako diru-laguntza izendunak (hitzarmenak) |
Barruko kodea | 2023-IZEN-14 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Escuela de Hosteleria AIALA SL (Sektore pribatuko erakundeak > Sektore pribatuko erakundeak herrialde emailean) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emergentziazko elikadura-laguntza |
ODS | Goserik ez |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |