Giza garapenerako eta identitate indigenaren aldarrikapenerako musika-hezkuntza indartzea (V)
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2016an hasita sei urtez jarraian eman digun laguntza baliotsuak indarberritu egin du Taupadak GKEak maiteen duen proiektua, izan ere, Taupadakek bere gain hartu zuen 2003an Musika Eskolaren kudeaketa, eskolaren fundatzaile Maria Jesus Echarrik, berriki zendu denak, eskatuta. Denbora bitarte horretan, erakunde eredugarri bihurtu dugu Musika Eskola, haren egoera legeztatu eta Goi mailako Institutu bihurtu dugu, Hezkuntza Ministerioak berak irakasleen soldaten zati garrantzitsu bat ordaintzen du, neurri handi batean bermatu dugu Eskolaren iraunkortasuna bertako Ensamblek egiten dituen biren eta kaleratzen dituen diskoen bidez eta musikarekin zerikusirik ez duten beste ekintzailetza produktibo txiki batzuen bidez eta, batez ere, herrialdeko profesional onenak prestatzen dituen egitura pedagogiko batez hornitu dugu; izan ere, enplegua sorrarazten duen proiektua da, eta, gainera, herriaren ekonomia suspertzen du turismo kultural, erlijioso eta etno-ekologikoaren gaitasunean duen eragin erabakigarriarekin, bertako Ensamblek nazio eta nazioarte mailan duen ospearen bidez. 2023ko laguntzarekin, berriz ere hobetuko ditugu Musika Eskolako instalazioak. Biltegi bat eraikiko dugu eta auditorioko eszenatokiaren azpiko espazioa ere gaituko dugu biltegi erabilera emateko, itxura batean jada ez dauden espazioak handitzeko aukera irudimentsuak bilatzeko ahaleginean. Eta instalazioak egoki mantentzeko lanak egiten jarraituko dugu, sei teilatutxo eraikiko ditugu beste horrenbeste leihoren gainean, gelak eguzkitik eta euritik babesteko, biak ala biak etsai handiak baitira tropikoko eremuetan. Partida garrantzitsu bat bideratuko dugu musika ekipamendurako eta beste zati bat bertako irakasleak eta ikasle aurreratuenak gaitzeko; izan ere, Musika Eskolak hiru boluntario espainiar hartuko ditu uztailean eta abuztuan, Eusko Jaurlaritzak bere Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren bidez bidaltzen dituenez gain. Eta, berriz ere, zati bat bereiziko dugu soldata gobernuaren eskutik jasotzen ez duten baina Eskolaren egituran ezinbestekoak diren irakasle batzuei ordaintzeko, irakasle horiek Eskolan bertan prestatu baitira eta bertan lortu baitute goi mailako titulazioa. Gainera, Eskolaren erantzukizun sozialak ikasle propioak ez ezik Moxosko lurralde indigenetako ikasleak ere heztera bultzatzen du. Horrexegatik, proiektuak bertako xirulari buruzko tailer bat egitea aurreikusten du San Ignacio de los Moxos udalerriko San Lorenzo Subcentral Indígenako bigarren hezkuntzako ikasleekin. Eskolako irakasleek beren instrumentua eraikitzen irakatsiko diete ikasle guztiei, eta ondoren jotzen. Era berean, biolinista enpiriko indigenentzako tailer dagoeneko tradizionala antolatuko dugu, bereziki TIPNISen (Territorio Indígena Parque Nacional Isiboro Sécure), bertan bizi baitira biolinista horietatik gehienak. Aldundiarekin ondoz ondo sinatutako hitzarmenek saritu egiten dute Musika Eskolaren kudeaketa bikaina, eta kanpo laguntzaren bidez sendotzen dute eskola, urte askotarako baliabideak ematen baitituzte, hala nola heziketa inklusibo eta doakoko espazioa, udalerriaren garapenarekin eta dagokion herri indigenarekin konprometituta.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Taupadak (Organización No Gubernamental para el Desarrollo) | 35.000,00 € | 2023 | Bolivia | 35.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Bolivia,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Garapenerako lankidetzarako diru-laguntza izendunak (hitzarmenak) |
Barruko kodea | 2023-IZEN-09 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Taupadak (Organización No Gubernamental para el Desarrollo) (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Hezkuntza |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Hezkuntzarako eta trebakuntzako zerbitzu eta instalazioak |
ODS | Kalitatezko hezkuntza |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |