Natura ere bagara

Proiektua Donostia eta Beizama udalerrietan eta Donostialdeko ingurune naturalean garatuko da. Oso kezkagarriak dira mundu mailako egoera klimatikoari buruzko datu erabilgarriak. Ia mende bakar batean 0,85 ºC igo zen batez besteko tenperatura mundu mailan, itsasoaren batez besteko maila 19 cm-an goratu zen, eta datozen hamarkadetarako aurreikuspenak ikaragarriak dira. Gainera, azken urteetan, munduak milioika hektarea galdu ditu basoetan eta lur emankorretan, lurzoruak narriadura handia nozitzen baitu lehorteen, desertifikazioaren, eta lurzoruaren kutsadura eta eutrofizazio prozeduren ondorioz. Azkenik, ezagutzen diren animalia arrazen % 8 desagertuta daude, eta % 22 galzorian daude. Arazo horrek gizakien eta naturaren arteko banaketan izan zuen abiapuntua, gizakiak bere burua naturaren gainetik ikusten hasi zenean. Naturaren gaineko boterea erabiltzen hasi ziren mendean eta kontrolpean edukitzeko, eurentzako baliagarritasun terminoetan balioesten zuten, arimarik gabeko objektuen bilduma baten gisara. Lur planeta hildako arroka baten gisara ikusten hasi ziren, eta Natura makina bat bezala, arimarik, espiriturik, adimenik eta kontzientziarik gabeko makina; besterik gabe, ekonomiarentzako baliabide bat zen. Kosmobisio antropozentrikoa eta androzenikoa da, gizakia eta gizon talde jakin bat erdigunean jartzen dituena. Aitzitik, natura ez da ekonomiarako baliabide bat. Natura bizitza bera da, eta, horrexegatik, Naturaren Eskubideek barne hartzen dituzte Giza Eskubideak. Proiektuaren helburua da ingurumen iraunkortasunetik Naturaren Eskubideetara igarotzeko gogoeta egitea eta horretan sakontzea.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia Calcuta Ondoan ONGD 50.000,00 € 2023 Euskadi 25.000,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Euskadi, Europa
Modalitatea Gizarte eraldaketarako hezkuntza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak
Lankidetza-instrumentua Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak
Esku-hartze estrategia Sentsibilizazioa
Jarduera-esparrua Hezkuntza informala
Barruko kodea 2023-ERAL-16
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Calcuta Ondoan ONGD
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea No aplica
(No Aplica)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak
CRS sailkapenaren araberako sektorea Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa
ODS Lehorreko ekosistemetako bizitza
Hasierako eta amaierako urtea 2023 - 2024
Cargando datos...