Indar eta talde armatuekin lotutako haurrentzako arreta osoa
Proiektua Ouham, Ouham Pendé, Nana-Mambéré, Ouaka, Basse Kotto eta Haute-Kotto prefekturetan garatuko da. Beharrizanen arabera aldatu ahal izango da ekintza eremua. Herritarren % 50 haurrak izanik, Afrika Erdiko Errepublika munduko txirotasun tasa handienetako bat duen herrialdea da, eta bortxazko desplazamendu tasa handiak ditu. 2015ean gudarosteetatik NNak askatzea eta errekrutatzeekin amaitzea adostu bazen ere, ez dute etenik izan aldian behingo borroka armatuek. NNek talde armatuek errekrutatzeko arriskuan jarraitzen dute, bizia galtzeko arriskuan, mutilazioak nozitzeko eta ekonomikoki eta sexualki esplotatzeko arriskuan. Gainera, erregaien eskasiak eta elikagaien prezioen emendioak okertzen ari dira herritar guztien nutrizioa, osasuna eta egoera humanitarioa. Horren guztiaren erdian, herrialde osoan Desmobilizatzeko, Armagabetzeko eta Gizarteratzeko programa bat garatzen ari da, eta 2023rako dago aurreikusita lehen adierazitako prefekturetan NNak askatzea. Horrexegatik, proiektuaren helburua da talde armatuetatik askatuta dauden baina errekrutatze arriskuan dauden NNen gizarteratze soziala eta ekonomikoa gauzatzeko laguntza integrala eskaintzea.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Fundación UNICEF Comité Español | 40.000,00 € | 2023 | Afrika Erdiko Errepublika | 40.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Afrika Erdiko Errepublika,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak |
Barruko kodea | 2023-EKHU-12 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación UNICEF Comité Español (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Nazioarteko GKEak) |
Tokiko erakundea |
Fondo de la Naciones Unidas para la Infancia (UNICEF) en República Centroafricana (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Giza Eskubideak |
ODS | Desberdintasunak murriztea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |