Filtu inguruan lehorte errepikakorrari aurre egiteko larrialdiko laguntza
Proiektua Etiopiako Liben aldean garatuko da, Somaliako eskualdearen hego-ekialdean, Filtu woredan. Gatazkaz gain, lehorte handienetan bosgarrena jasaten ari da Etiopia, euririk gageko denboraldi sorta handi batean murgilduta dago, eta, ondorioz, gero eta gehiago dira bizi arrisku egoera oso larrian dauden pertsonak (OCHA, 2023ko urtarrila). Lehorteak ondorio larriak ditu biztanleen bizitzan eta haien bizirauteko baliabideetan, abelburuen heriotza tasa handitu egiten da, desnutrizioa larriagotu egiten da aziendaren heriotzagatik eta exodoagatik, osasun arazoak sortzen dira (kolera eta elgorria bezalako gaixotasunen agerraldia), ur eskasia eta pertsonen desplazamendua. Baliteke egoera are okertzea; aurreikusitakoaren arabera, hurrengo euri sasoian ez du batez besteko euri urik botako. Emakumeak, bereziki familiaburu direnak, haurdun direnak edo bularra ematen ari direnak eta dagoeneko malnutrizioa nozitzen ari diren adingabeak bereziki dira zaurgarriak gaixotasunak jasateko. Gaur egungo egoerak larriagotzen ditu elikadura segurtasun eza eta ekoizpenaren hondatze progresiboa; gainera, familien ehuneko esanguratsu bat elikadura laguntzaren mende bizi da. Horrexegatik, klima aldaketaren ondorioengatik Filtu woredan bertan desplazatutako pertsonen erresilientzia hobetzea du xede proiektuak.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Medicus Mundi Guipuzkoa | 39.998,41 € | 2023 | Etiopia | 39.998,41 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Etiopia,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak |
Barruko kodea | 2023-EKHU-11 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Medicus Mundi Guipuzkoa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Pastoralist Concern (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emergentziazko elikadura-laguntza |
ODS | Osasuna eta ongizatea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |