Klima aldaketak kaltetutako herritarrentzako laguntza humanitarioa eta babesa

Proiektua Niamein garatuko da, herrialdeko hiriburuan eta hiri populatuenean, Niger ibaiaren bazterrean eta Sahara basamortuaren atarian. Klima aldaketaren ondorioz, Sahel eskualdean gero eta larriagoak dira uholdeak, halakoak gero eta gehiago gertatzen dira, bereziki Niger ibairen erdialdeko arroan, hego-mendebaldean (bertan dago Niamei), eta ondorio larriak eragiten dizkiete herritarrei, azpiegiturei, ingurumenari eta ekonomiari, horri guztiari lurraldearen antolamendu eta kudeaketa eza gehitu behar zaiolarik. 2020an herrialde osoan uholde larriak eragin zituzten euri jasak izan ziren: pertsonak hil ziren, materialak eta ondasunak galdu ziren, eta urtegiak eta dikeak suntsituta gertatu ziren. Uholdeek milaka lagunen bortxazko desplazamendua eragin zuten, bizibideen galera eta uraren bidez transmititutako gaixotasunak (malaria eta kolera) eragin zituzten, artean COVID-19a nagusi zen testuinguruan. Niameiko V komunitatea, Hippodrome eta Séno giza egonlekuetan birkokatua, izan zen kaltetuena (gaur egun, 2.040 lagunek jarraitzen dute desplazatuta). Horrexegatik, Hippodromeko 340 familiei laguntza eta babesa ematea du xede proiektuak, eta horientzat irtenbide iraunkorrak bilatzea.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia Asamblea de Cooperación Por la Paz 40.000,00 € 2023 Niger 40.000,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Niger, Saharaz Hegoaldeko Afrika
Modalitatea Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak
Barruko kodea 2023-EKHU-10
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Asamblea de Cooperación Por la Paz
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea Association pour le secourse aux population vulnérables (DIKO)
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Laguntza Humanitarioa
CRS sailkapenaren araberako sektorea Emergentziazko laguntza eta zerbitzu materialak
ODS Helburuak lortzeko aliantza
Hasierako eta amaierako urtea 2023 - 2024
Cargando datos...