Emakume errefuxiatuek beren antolaketa eta formakuntza indartzen dute ekintzaile izateko
Proiektua Indiaren hegoaldean garatuko da, srilankar errefuxiatuak hartzen dituen Tamil Nadu estatuko (herrialdeko estatu handienetakoa eta populatuenetakoa) 9 eremutan. 1983 eta 2009 bitartean Sri Lankak gatazka armatu bat bizi izan zuen Sri Lankako gehiengo budistaren eta tamil jatorriko gutxiengo hinduistaren artean, eta, ondorioz, tamilak masiboki desplazatu ziren Tamil Nadu estatura. Gerra amaitu ondoren, asko eta asko itzuli ziren Sri Lankara, baina, egindako kalkuluen arabera, 58.523 lagunek Tamil Naduko 29 barrutitan banatutako 104 babes eremutan bizitzen jarraitzen dute, pilatuta eta eskubideak erabiltzeko aukerarik gabe. Babes eremuetan oso exkaxak dira bizi baldintzak: espazio txikiak eta aireztapenik gabeak, mugikortasun mugatua eta zaindua, argindar arazoak dituzten heziketa instalazioak, zailtasunak zerbitzu publikoetan sarbidea izateko, pribatutasun gutxi, higiene gutxi, ur hornidurarik gabeko komunak, etab. Gutxiengo etnikoa izanik, tamil jatorriko pertsonek ez dute soldata duinak jasotzeko aukerarik, diskriminatzen dituzte lan merkatuan, eta batetik bestera joateko oztopoak dituzte (urruti daude etxeak). Inguruabar prekario horiek arazo indibidualak eta sozialak sorrarazten dituzte, eta areagotu egin dira emakumeen aurkako zuzeneko indarkeria kasuak. Emakumeek diskriminazioei eta zaurgarritasun ereduei aurre egin behar diete emakume izateagatik, “errefuxiatuak” izateagatik edo aitortutako hiritartasunik ez duten pertsonak izateagatik, gutxiengo etnia bateko kide izateagatik eta txiroak izateagatik. Hori dela eta, proiektuak srilankar emakume errefuxiatuen ongizate ekonomikoa, hezitzailea eta psikosoziala bermatzea du xede, eta bizibideen sorrera/jarraipena eta laguntza psikologikoa sustatzea.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Fundación Alboan | 39.924,77 € | 2023 | India | 39.924,77 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
India,
Hegoaldeko Asia |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak |
Barruko kodea | 2023-EKHU-08 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Alboan (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Servicio Jesuita a Refugiados (JRS) - India (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Berreraikuntzarako eta birgaitzerako laguntza |
ODS | Desberdintasunak murriztea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |