Aita Mari. Laguntza humanitarioa eta larrialdi egoeran dauden txalupen erreskatea
Proiektuaren esparrua Erdialdeko Mediterraneoa da, Italia, Tunisia eta Libiako kostaldeen artean dauden nazioarteko itsas eremua. Europako kostaldeetara iristeko bideen artean, Erdialdeko Mediterraneokoa da arriskutsuenetakoa. 2022an, Mediterraneoan hil edo desagertu ziren 2.257 lagunetatik 1.368 bide hori egiten ari ziren: eta 2023ko lehen hilabeteetan ia 300 izan ziren biktimak, horien artean adingabeak. Hilabeteak edo urteak ematen dituzten bidean, asko eta asko bahitu egite dituzte, esplotatu, estortsioa eta esklabotasuna nozitzen dituzte; beste batzuk, Libian, legez kanpoko atxilotze zentroetan edukitzen dituzte giza baldintza ezin okerragoetan, eta bestetzuk basamortuan hiltzen dira. Emakume eta neskatxa errefuxiatu eta migratzaileen aurkako indarkeria bide osoan barrena dago hedatuta. Gainera, erreskatatzen diren gehien-gehienek Egipton, Tunisian, Bangladeshen, Sirian, Afganistanen, Boli Kostan, Ginean, Pakistanen, Iranen eta Eritrean dute jatorria, eta herrialde horietan giza eskubideen aurkako urraketa larriak egiten dira. Hala bada, itsasoan hiltzeko edo desagertzeko arriskua gainditzen lortzen dutenak beren osasun integrala (fisikoa, psikologikoa, emozionala, etab.) kaltetzen duten askotariko eraginekin iristen dira lehorrera. Beraz, proiektuaren helburua da itsasoko salbamendu gaian nazioarteko legedia betearazten laguntzea Mediterraneoan dabiltzan migratzaileak eta errefuxiatuak bilatzeko eta erreskatatzeko operazio koordinatuak eginez.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Salvamento Marítimo Humanitario | 39.852,56 € | 2023 | Europa, hainbat herrialde | 39.852,56 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Europa, hainbat herrialde,
Europa |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak |
Barruko kodea | 2023-EKHU-03 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Salvamento Marítimo Humanitario (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emergentziazko laguntza eta zerbitzu materialak |
ODS | Desberdintasunak murriztea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2023 |