Barnean desplazatutako emakumeei eta gazteei bizitzeko baliabideak lehengoratzea
Proiektua Tigrayko eskualdean garatuko da, Etiopian, zehazki Kilte-Awulaelo barrutian (woreda). Tigrayko eskualdeak, herrialdearen iparraldean nekazaritzari emandako eskualdeetako bat baita, lehorte orokorra eta luzea nozitzen du, eta, gainera, 2020ko azaroan piztu zen gerrak gehien kaltetutako eskualdeetako bat da. Hala bada, Kilte-Awulaeoloko biztanleriaren % 80 nekazaritza mistoaren (laborantza + abelazkuntza) mendeko da eta, 2022ko azaroan gerraren amaiera aldarrikatu bazen ere, bi urte baino gehiago iraun duen gatazkak askotariko nahasmendu sozioekonomikoak eragin ditu: ugari izan dira desplazamendu masiboak, herritarrak gabezia sozioekonomiko latzetan itzuli dira, emakumeen eta neskatxen aurkako indarkeria (bortxaketak taldean eta bortxatutako desagerrarazteak) praktikatu da, bizitzak galdu dira, azpiegituretan kalte larriak egin dira, eta, oro har, biztanleriak bizirauteko baliabideak suntsitu dira, gosea eta desnutrizioa eraginez. Beste gatazka armatu batzuetan gertatzen den bezala, larritu egin da emakumeen eta neskatxen aurkako indarkeria, handitu egin da horien zaurgarritasun maila, identitate berrietara moldatu behar izan dute –hala nola desplazatuak eta laguntza eta babesa behar dituztenak dira–, eta bizirauteko mekanismoak erabili behar dituzte, esate baterako, sexua jatekoaren truke, eskaletasuna eta haur ezkontza. Bestalde, gazte jendea da langabeziak, gizarte bazterkeriak eta aukera ekonomikoen gabeziak gehien kaltetutako sektorea. Horregatik, proposamenaren helburua da egoera sozioekonomikoa suspertzen eta kaltetutako biztanleak gaitzen laguntzea, arreta berezia jarriz herrialdearen baitan desplazatutako emakumeei, errefuxiatuei eta aberriratuei, eta gazteei, diru sarrerak sortzen dituzten jardueretan parte hartzeko ingurune egokia sortuz eta bizirauteko baliabideak leheneratuz.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Egoaizia Asociación para la Cooperación al Desarrollo | 40.000,00 € | 2023 | Etiopia | 40.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Etiopia,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Ekintza humanitarioa eta larrialdikoa |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Larrialdiko laguntzarako eta ekintza humanitarioko proiektuak |
Barruko kodea | 2023-EKHU-01 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Egoaizia Asociación para la Cooperación al Desarrollo (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
4YBIN - Red de Innovación Empresarial Juvenil- (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Laguntza Humanitarioa |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Laguntzaren babeserako zerbitzuak koordinatzea |
ODS | Helburuak lortzeko aliantza |
Hasierako eta amaierako urtea | 2023 - 2024 |
![](/assets/spinner_big-6d6ac630286b8bcc5713f2ef430748fb8635d9e551b86996e2a038b1be104690.gif)