Destino Danze Company proiektu artistikoa
"Destino" Etiopian sortutako dantza garaikideko lehen konpainia da. Bere egoitza Adis Abeban dago, Etiopiako hiriburuan. Hala ere, aipatu bezala, 2022rako helburua Junaid Errenterian izango diren erresidentzietan integratzea da. Erresidentzia hauek Niessen Kulturguneko dantza-gelan (3. Solairuan) eta Lekuona Fabrikako Sorlekuan izango dira.
Aurreko urteetan egindako lanarekin jarraituz, 2022an ere jarraipena izango du aholkularitza lanak, kolaboratzaile Marta Romeroren eskutik. Oraingoan, Destinoko Junaid Jemal Sendi koreografo eta dantzaria sormen prozesu batean parte hartzera gonbidatu dugu, 2022an estreinatuko den ‘Eta orain…?’ ikuskizunean parte hartuko duelarik.
Modu horretan, ikuskizun batera iristeko egin beharreko urrats ezberdinetan jardungo dugu, metodologia bat garatu eta, bide batez, lan egiteko modua barrutik ezagutu dezan. Hortik abiatuta, esperientziak elkarbanatu eta hobekuntza aukerak detektatuko dira. 2021 urtean hasitako prozesua izango da beraz, ideiaren garapenarekin hasita, eta ikuskizuna 2022an estreinatzen den arte.
Dena ondo bidean, 2022an Errenterian izango den erresidentzietan parte hartuko du, eta egingo diren ikuskizunetan ere parte hartzeko aukera izango du Destinoko Sendik, prozesuan zehar ikasi eta bizitako esperientzia horiek gerora Destinorekin aplikatu ahal izango direlarik. Modu honetan, lankidetza proiektu hau Kukai Dantzaren ohiko jardunean guztiz txertatuko da.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Kukai Kultur Elkartea | 15.000,00 € | 2022 | Etiopia | 15.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Etiopia,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Garapenerako lankidetzarako diru-laguntza izendunak (hitzarmenak) |
Barruko kodea | 2022-IZEN-05 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Kukai Kultur Elkartea (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak) |
Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Azpiegitura eta zerbitzu sozialak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Kultura eta aisia |
ODS | Hiri eta komunitate jasangarriak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2021 - 2023 |