Sareak ehuntzen eta indarkeria matxisten aurkako erresilientziak sendotzen (India)
Proiektuaren bidez, indarkeria matxistei aurre egiteko eta indarkeria eragiten duten kausak salatzeko tresnak eta gaitasunak eman nahi zaizkie emakumeei, bai indarkeria sotila eta ikusezina bada, bai ageriko eta esplizitua bada.
Bangaloreko emakumeek jasaten dituzten errealitate desberdinei erreparatuz −izan ere, han generoari beste hainbat elementu eransten zaizkio (kasta, klasea, kultura, erlijioa...)−, intersekzionalitatetik lan egingo da, emakumeen ahalduntzean zentratuta, emakumeak indarkerien aurka borrokatzeko eragile endogeno diren aldetik, eta sareetan antolatzea sustatuko da. Horren osagarri, hezkuntza ez-formaleko ekintzak eta komunitateko eragileak (gizonezkoak, gazteak, enpresak) sentsibilizatzeko ekintzak egingo dira, bai eta eragin politikoko ekintzak ere.
Hori guztia ikuspegi eko-feminista nabarmen batetik.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Calcuta Ondoan ONGD | 48.479,75 € | 2020 | India | 33.935,65 € |
2021 | India | 14.544,10 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
India,
Hegoaldeko Asia |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat |
Barruko kodea | COO2020-1790/1 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Calcuta Ondoan ONGD (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
SIEDS Vimochana (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka |
Hasierako eta amaierako urtea | 2020 - 2022 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Sareak ehuntzen eta indarkeria matxisten aurkako erresilientziak sendotzen (India) |