¡Ahalduntzea eraldatzeko! Santa Cruz, Bolivia
Emakumeen eskubideak babesteko sistema nazionalaren hauskortasunaren aurrean, eta Estatuaren Konstituzio Politiko Berria eta arau-esparru bat dauden arren −haiek aitortzen dute neskek, nerabeek, gazteek eta emakumeek eskubidea dutela indarkeriarik gabeko bizitza bat izateko−, aurrerapenak ez dira ekintza bihurtzen, egunerokotasunean aldaketaren bat islatzen duten ekintza zehatz, behinik behin; zerbitzari publikoek ez dute ulertzen generoarengatiko indarkeriaren konplexutasuna.
Gainera, indarkeria naturalizatzen duen kultura patriarkalean murgilduta daude; egoera hori dela eta, beharrezkoa eta ezinbestekoa da gaikuntza-prozesu parte-hartzaileak eta koordinatuak garatzea gizarte zibileko gizarte-erakundeen (komunitate-sustatzaileak, emakume buruzagiak eta beste aktore batzuk) eta erakunde publikoen artean, indarkeria-egoeran dauden emakumeekin prebentzio, arreta eta defentsa lana egiteko. 7/41
Beharrezkoa da nesken, nerabeen eta emakumeen eskaerak zerbitzu-emaile publikoen jarduerarekin artikulatzea; lehenak, beren eskubideen eskatzaile gisa, eta bigarrenak, eskubide horiek babesteaz arduratzen diren langile gisa. Egoera horrek handiago egiten du gizarte-prozesu eraldatzaileak berritzeko beharra, nesken, nerabeen eta gazteen parte-hartzea konprometituz, sentsibilizazio eta ekintza lanei sormena, energia eta haien ekarpen transgresorea eransteko.
| Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
|---|---|---|---|---|---|
| Donostiako Udala | Haurralde Fundazioa | 35.101,77 € | 2020 | Bolivia | 24.571,24 € |
| 2021 | Bolivia | 10.530,53 € | |||
| Informazio gehigarria | |
|---|---|
| Zonalde geografikoa |
Bolivia,
Hego Amerika |
| Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
| DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
| Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat |
| Barruko kodea | COO2020-1695/1 |
| Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
| Erakunde bideratzailea |
Haurralde Fundazioa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
| Tokiko erakundea |
Casa de la Mujer de Santa Cruz (Tokiko GKEa) |
| DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
| CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka |
| Hasierako eta amaierako urtea | 2020 - 2022 |
| Informazio gehiago proiektuaren webgunean | ¡Ahalduntzea eraldatzeko! Santa Cruz, Bolivia |
