Emakume defendatzaileek Giza Eskubideen eta naturaren eskubideen galdagarritasuna gidatzen dute, ahalduntze ekonomiko eta sozialetik abiatuta, identitatea ere kontuan hartuta
Proiektuaren helburua da natura defendatzen duten emakumeak ahalduntzea, giza eskubideen eta naturaren eskubideen galdagarritasuna sustatzeko.
Horretarako, haien baldintza ekonomiko eta sozialak sendotzeko ahalegina egiten da, bidezko merkataritza helmuga duen eskulangintzari eta elikagaien ekoizpenari lotutako ekimenak garatuz. Kultura-identitatea sustatu nahi da, Ekuatore plurinazionalaren eta plurikulturalean, eta bertako hizkuntzen erabilera bultzatu.
Gizarte-antolaketa, bozeramailetzak eta lurraldeetan eragin politikoa duten ekintzak indartzea eta bultzatzea, tokiko, estatuko eta nazioarteko defendatzaileen artikulazioak eta sareak aktibatuz eta sustatuz.
Beste eginkizunetako bat da lurraldeen erabilerari eta jomugari buruzko erabakietan parte hartzeko prozesuei lagun egitea, eta, horretarako, herri-kontsultak bultzatzea, kanpainak sustatuz.
Natura defendatzen duten emakumeei gaikuntza ematea, giza eskubideak, DESCA (Eskubide Ekonomiko, Sozial, Kultural eta Ingurumenekoak), eskubide kolektiboak eta emakumeen eskubideak urratzen dituzten politika publikoetan eragina izan dezaten.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Asociación Setem Hego Haizea | 47.840,85 € | 2020 | Ekuador | 33.509,60 € |
2021 | Ekuador | 14.331,25 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Ekuador,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat |
Barruko kodea | COO2020-1681/1 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Setem Hego Haizea (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Corporación Acción Ecológica (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakume eta neskenganako indarkeriaren kontrako borroka |
Hasierako eta amaierako urtea | 2020 - 2022 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Emakume defendatzaileek Giza Eskubideen eta naturaren eskubideen galdagarritasuna gidatzen dute, ahalduntze ekonomiko eta sozialetik abiatuta, identitatea ere kontuan hartuta |